Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko prestakuntza-jardueren programa

 

2016-2017 ikasturteaz geroztik, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak, Bizikidetzaren Atalaren bidez, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko prestakuntza-jardueren programa bat eskaintzen die Nafarroako ikastetxe guztiei (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea). Eskaintzan ondokoak sartzen dira: sareare erabilera egokiari buruzko tailerrak, modu kooperatiboan jolasten ikasteko jarduerak, gatazken konponbide positiboari buruzko tailerrak eta prestakuntza, giza eskubideen oinarritik munduari begirada bat eskaintzen dioten jarduerak eta etnia, kultura, ideologia, erlijio, sexu-identitate eta abarreko pertsonen arteko bizikidetzan sortzen diren jarrera negatiboak eta aurreiritziak zalantzan jartzen dituzten eta aniztasuna balioesten duten antzerki forumak. Ikasleei, irakasleei eta familiei zuzendutako tailerrak dira.

Ikastetxe guztiek 2020-2021 ikasturterako jaso duten dokumentazioa: