1948an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin zuen. “Dokumentu historiko bat da, gizaki guztiei dagozkien eskubide besterenezinak aldarrikatu zituena, haien arraza, kolorea, erlijioa, sexua, hizkuntza, iritzi politikoak eta bestelakoak, jatorri nazionala edo soziala, jabetzak, jaioterria eta bestelako baldintzak kontuan hartu gabe”. 

Bakearen, Bizkidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarentzat, Giza Eskubideak nahitaez bete beharreko arau-esparru bat baino zerbait gehiago dira, esparru etiko eta politiko bat ere osatzen dute, eta erabateko konpromisoa dugu horrekin.  

Sortu zenetik, giza eskubideen defentsaren eta sustapenaren inguruko politika publikoak eta jarduerak bultzatu ditu, hainbat ezaugarrietako kontzientziazio-eta sentsilbilizazio-jardueren bidez, betiere pertsona eta kolektibo desberdinen lankidetza eta parte-hartzea bilatuz.  Horietako asko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren inguruan egin dira, baina 2020.urtean Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak beste urrats bat eman du “Pertsonak gara – Somos personas” Programa sortuz. Programa berri honen bidez, Giza Eskubideen inguruko sentsibilizazio lana indartu da. 

Giza Eskubideen alorrean abian jarritako ekimenak: