Hiru Guretzeen Gaineko Hilobiaren memoriala (Ibero) 

 

Oltza Zendean biktima gehien erregistratu zituen hilobia da, non espazio batzuk fusilamenduetarako eta erailketetarako erabili ziren, 1936ko kolpe militarraren ondoren Iruñean jarritako kartzelatze eta atxilotze zentrotiko hurbiltasunagatik. Gaur arte, bederatzi hobi topatu dira, eta haietan, besteak beste, Berbintzanako, Burlatako, Caparrosoko, Larragako, Mélidako, Obanosko, Ondarroako, Iruñeko, Uharte Arakilgo eta Atarrabiako 73 pertsona erail zituzten. 39 pertsonaren gorpuak berreskuratu dira frankismoan zehar gauzatu ziren exhumazioetan, 1978ko exhumazioetan eta azken urteetakoetan.

Zurbau talde memorialistaren laguntzarekin, izu hori guztia ezagutarazteko eta pertsona horien memoria errekuperatzeko hainbat ekintza martxan jarri ditu Oltza Zendeako Udalak. Metalezko monolito batekin, plaka batekin eta QR kode batekin seinalatu da hilobi bakoitza, bertan erail zituzten pertsonen inguruko informazioa emateko; eta memoriaren parke bat sortu da biktima gehien dituen hilobian, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobian hain zuzen.

Erailketa masiboak izan diren beste toki batzuetan bezala, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriaguneak galderak egiten dizkio bisitariari, Nafarroak 1936ko estatu kolpearen ondoren bizi izan zuen terrorezko iraganari buruz eta modu diferentean pentsatzea delitu bakar zuten ehunka lagunen kontra egindako garbiketa politikoari buruz.