Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatu ditu Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko I. Jardunaldiak. Helburua nazioarte, nazio eta Nafarroa mailan giza eskubideen eta bizikidetzaren inguruan dauden erronkak identifikatzea eta horien kontzientzia hartzea da. Azaroaren 19 arte eman ahalko da izena. 

IZEN EMATEA

 

1. WEBINAR: BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN INGURUKO POLITIKAK. IKASKUNTZAK GLOBALIZAZIOTIK. 

 

AZAROAK 23 

10:00-11:30
Webinar zikloaren aurkezpena

MARÍA CHIVITE NAVASCUÉS
Nafarroako Gobernuko Lehendakaria
.
 
Lehenengo webinarrak bizikidetzarako edo giza eskubideen errespeturako politiken ezarpenarekin lotura estua duten nazioarteko agendako gaiak aztertuko ditu. Adituak honako gai hauei erantzuten saiatuko dira: nazioarteko agendetako (Europako, NBE) zein esparru tematiko hartu behar dira kontuan bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko eskualde-politika bat eraikitzeko? Nola atera diezaioke onura eskualdeko politika publiko batek nazioarteko erakundeen edo erreferentziazko zentro akademikoen lanari, Global Campus of Human Rights delakoari, esaterako? NBen edo NBEaren zer erreferentzia erabil daitezke eskualde batean bizikidetzaren edo giza eskubideen aldeko politikak hobetzeko?

 

Parte hartzaileak:

Global Campus of Human Rights Venice
CARMEN MÁRQUEZ
EMA Programaren Zuzendaria eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Nazioarteko Harremanetan Katedraduna.

UE DEVCO eta AECID
BEATRIZ ÁLVAREZ
Genero politiketan eta lankidetzari aplikatutako giza eskubideen ikuspegian aditua. 

Nazio Batuak – Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
LUIS RODRÍGUEZ-PIÑERO
Zuzenbidean Doktorea da Europako Unibertsitate Insittutuan (Florentzia) eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

WEBINAR 2. BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEAK BIRPENTSATZEN POST PANDEMIAN. 

 

AZAROAK 24 

10:00-11:30

Bigarren webinarrak COVID 19aren pandemia eta krisi hori gure gizartean dagoeneko eragiten ari den krisiari erreparatu nahi dio. Gizarte-gatazkak, desberdintasunen areagotzea, biztanleriaren pobretzea, oinarrizko zerbitzuen saturazioa, oinarrizko paralisi ekonomikoa, etab. Adituek hainbat gairi erantzungo diete. Nola sustatu gizarte-bakea eta bizikidetza sistemaren krisi-garai gorabeheratsuetan? Gizartetik etorri behar dute erantzunek giza eskubideak nagusi izan daitezen pandemia gainditzeko neurrietan? Zer rol jokatu behar dute hainbat eragile sozialek, politikok, ekonomikok…?

 

Parte hartzaileak:

Deustuko Unibertsitatea
ASIER MARTÍNEZ DE BRINGAS
Konstituzio Zuzenbideko irakaslea.

Pablo de Olavide Unibertsitatea
VICENTE BARRAGÁN
Joaquín Herrera Flores Institutuko Zuzendaria.

Carlos III Unibertsitatea
Mª JOSÉ FARIÑAS
Filosofia eta Zuzenbidearen Soziologia irakasle titularra. 
 

WEBINAR 3. TOKI-ERAKUNDEEK GIZA ESKUBIDEEN ETA BIZIKIDETZAREN SUSTAPENEAN DUTEN ZEREGINA. 

 

AZAROAK 25 

10:00-11:30

Hirugarren webinarrean, tokiko erakundeek bizikidetza eta giza eskubideen errespetua sustatzen duten eragile gisa duten zereginari erreparatuko zaio. Gai hori aztertzeko, adituek ondorengo gaietako bat aztertuko dute. Zer gaitasun eta rol har ditzakete beren gain toki-erakundeek bizikidetza eta giza eskubideak sustatzeko? Zer adibide aurki ditzakegu Estatuko beste eskualde batzuetan tokiko erakundeen lana inspiratzeko? Zer zutabe eta esparru tematikok markatu behar dute toki-erakundeek Estatuan duten ineresa bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan?

 

Parte hartzaileak:

Barcelonako Unibertsitatea
DAVID BONDÍA
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak irakasle titularra. Kataluniako Giza Eskubideen Institutuko Presidentea.   

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
SILVINA ÁLVAREZ MEDINA
Zuzenbidearen Filosofia irakasle titularra. 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
JOSÉ Mª GONZÁLEZ ODERIZ
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko Zuzendaria.

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
MIKEL BERRAONDO
Zuzendaritza Nagusiaren aholkularia Bizikidetza eta Giza Eskubideak gaietan. 
 

ADITUEKIN
LAN BIRTUALA EGITEKO JARDUNALDIA

 

AZAROAK 27 

NAFARROAN BIZIKIDETZARAKO ESPARRUAK ERAIKITZEN. GOGOETAK ETA GOMENDIOAK.

09:30-11:00

Jardunaldiaren lehen saio honetan, Nafarroan gaur egun dauden bizikidetza-esparruei buruz hausnartu nahi dugu. Nafarroa bezalako eskualde batean aniztasun politiko, kultural eta sozialak planteatzen dituen akordio instituzionalak, itun sozialak, tentsioak eta erronkak. Horretarako, adituek gai hauen inguruan eztabaidatuko dute: zein izan daitezke Nafarroan bizikidetzarako erronka nagusiak? Nola prestatu behar dira gizartea eta erakunde publikoak bizikidetza-espazioak eraikitzeko? Zer gomendio plantea dakizkioke Nafarroako Gobernuari bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko apustua indartzeko?

 

Parte hartzaileak:

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
BEGOÑA PÉREZ
UNESCO Katedraren Zuzendaria.

Nafarroako Unibertsitatea
ÁNGELA APARISI
Zuzenbidearen Filosofian Katedraduna.

Euskal Herriko Unibertsitatea - Globernance:
DANIEL INNERARITY
Filosofian Katedraduna eta Globernanceko Zuzendaria.  

 

ERAKUNDE PUBLIKOEN GIZARTE- ETA INGURUMEN-BIZIKIDETZA

11:30-13:00
 Jardunaldiko bigarren saioak Nafarroako bizikidetza-plan batek izan behar dituen zutabeak eta esparru tematikoak aztertuko ditu. Klima-aldaketarekin lotutako ingurumen-gaiak, erakundeek gizarte- eta ingurumen-gatazkei heltzeko izan beharko luketen ikuspegia. Nazioarteko edo eskualdeko beste esperientzia batzuetatik abiatuta, adituek honako gai hauetakoren bat aztertuko dute: Zer eragin du klima-aldaketak bzikidetzan, globaltasunetik tokikotasunera? Nola sustatzen dituzte erakunde publikoek bizikidetza eta giza eskubideak beste eskualde batzuetako gizarte- eta ingurumen gatazketako testuinguruetan? Zer gaik eskatzen dute arreta berezia bizikidetza eta giza eskubideen errespetua sustatzeko? Nola antola daiteke bizikidetza eta giza eskubideak sustatzeko tokiko agenda bat nazioarteko beste esperientzia batzuekin?

 

Parte hartzaileak:

Deustuko Unibertsitatea
JAVIER ARELLANO
Gizarte Zientzien Fakultateko Dekanoa.

Zaragozako Unibertsitatea - Globernance
CRISTINA MONGE
Globernance ikertzailea, Zaragozako Unibertsitateko irakaslea. Analista politikoa komunikabideetan. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
JORGE URDÁNOZ
Zuzenbidearen Filosofia irakaslea.
 

 
13:00 Jardunaldiaren itxiera
ANA OLLO HUALDE
Herritarrekiko Harremanetako Kontseilaria.