Declaración accesible - paz y convivencia
2021eko otsailaren 25ean, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsal Irisgarria” tresna aurkeztuko du. Nafarroako Anfasek (testuak irakurketa errazera egokitu dituzte eta ulermen-zailtasunak dituzten pertsonek ilustrazioak balioztatu dituzte), Eunate elkarteak (bideoak zeinu-hizkuntza erabiliz egin dizutzte, azpitituluekin eta lokuzioarekin), Iddeas Fundazioak (edukiak egokitu dituzte ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat, proiektuaren irisgarritasun unibertsala gainbegiratu dute eta lan-prozesu osoa koordinatu), Musgok (ilustrazioak eta diseinu grafikoa) eta Oscar Larrañetak (microsite-ren diseinua) parte hartu dute baliabidearen sortze-prozesuan.
Otsailaren 25eko saioan Iddeas Fundazioak eta Anfas, Eunate eta Cocemfe elkarteek hartuko dute parte, eta urritasunen bat duten pertsonen testigantzak entzuteko aukera izango da.
Web-mintegian parte hartzeko izen-ematea hurrengo estekan egin ahal izango da otsailaren 24ra arte. Tresna zein webinarra Aldarrikapenak jasotzen dituen 30 artikuluen inguruko lanketa beren inguruan egin nahi duten guztiei zuzenduta daude.
Proiektuak bermatzen du baldintza berdinetan dauden persona guztiek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren testu osoa eskuratu ahal izango dutela. Hori posible da webgunean eskaintzen diren edukiek Irisgarritasun Unibertsalaren balditzak betetzen dituztelako. Lanerako eta eragiteko beste baliabide bat gehiago izan nahi du.
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak webgune hori eskuragarri jartzeko konpromisoa hartu du, 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz (Errege Dekretu hori sektore publikoko gailu, mugikorretarako aplikazioen eta webguneen irisgarritasunari buruzkoa da).
Halaber, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legearekin bat, webguneko edukiak Irakurketa errazean eta zeinu-mintzaira eta azpitituluak dituzten bideoetan egin dira. Edukiak pantaila-irakurleentzat eta ikusmen gutxiko pertsonentzat eskuragarri ere badaude.
Webgunea ondoko loturan dago eskuragarri: https://pazyconvivencia.navarra.es/es/ddhh-accesible
(otsaila-martxoa 2024) "Haurren eskubideak" webinar
(2021eko azaroa) Harrapatuta. Haurtzaro esplotatuak
(2021eko azaroa-abendua)"Solo un metro de distancia" antzezlana
(2021eko azaroa)“Preso dauden pertsonak. Beren eskubideak?”
webinar (2021eko urria)"Osasun Mentala eta Giza Eskubideak"
webinar (2021eko iraila) "Harrera-familia"
webinar (2021eko ekaina) "Bizikidetza gorrotorik gabe idazten da"
webinar (2021eko maiatza)"Duintasunez hiltzeko eskubidea" webinar
(2021eko martxoa)GGEEen Aldarrikapen Unibertsal Irisgarria
(2021eko otsaila) Giza Eskubideen defentsan
(2020ko otsaila)