MARCOS Y VIDA

2021ko apirilak 23, 19:30ean.

 

Jatorrizko izenburua: Marcos y vida.
Zuzendaritza eta gidoia: Marcos Macarro Sender.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2020.
Iraupena: 70 minutu.

 

GONBIDATUA: MARCOS MACARRO SENDER.

 

SINOPSIA

Marcos Ana izan zen espetxe frankistetan denbora gehien eman zuen presoa, 1939 eta 1961 artean, hogeita hiru urte guztira. Bere benetako izena Sebastián Macarro Castillo zen, Marcos Macarro eta Ana Castilloren semea, baina zentsura saihesteko eta bere poesiak sinatzeko bere aita eta amaren (Marcos eta Ana) bataio-izenak erabiltzen zituen.

Bere semeak, Marcos Macarro Sender argazki zuzendari eta dokumentalista, zuzentzen duen dokumentalak Valladolideko Zinemaldiaren azken edizioan parte hartu zuen. Bere aitaren eta bere bizitza xelebrearen istorioa Marcos y Vida dokumentalean ikusten dute errealizadoreak berak eta amak, Vida Sender, Alzheimerra oroimena kentzen hasi zaion emakumea.

Marcos Ana bi aldiz kondenatu zuten hiltzera eta hainbat urtez bizi izan zen fusilatua izateko beldurrez. Bere poesiek ahotsa jarri zieten bere sentimenduei.