TERRORISMO EZEZAGUNA. ESKUIN MUTURRAK NAFARROAN EGINDAKO ATENTATU TERRORISTAK (1975-1985)

Trantsizio garaian, 1975 eta 1985 urteen artean, eskuin muturreko terrorismoak Nafarroan eragindakoa aztergai duen ikerketa lan hau Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko “Gregorio Peces Barba” Giza Eskubideen Institutuko Javier Dorado Porrasek eta Ignacio A. Pérez Macíasek egin dute, eta Lidia Señarís Cejas eta Carlos Villalba Ángel ikerlarien laguntza izan dute. 2019ko irailean eman zuten txostena amaitutzat.

Ikerketaren helburua Nafarroan eskuin muturrak egindako ekintza terroristen biktimen
eskubideak bete direnez argitzea da. Hots, xedea da jakitea ea administrazio publikoek
biktimei erreparazioa eman dieten, gertatutakoa ikerketa polizial eta judizialen bidez argitu den, eta biktimek legezko aitorpenik jaso duten. Gainera, Nafarroan aritu ziren talde terrorista nagusien nondik norakoak erakusten ditu, eta atentatu ezberdinak pairatu zituztenen testigantzak eta elkarrizketak ere jasotzen ditu. Artxibategietan, hemeroteketan eta familiartean jasotako material grafiko ilustratiboak ere biltzen dira.

Azken moldaketaren data: 2021/10/22