"HAURREN ESKUBIDEAK. HARRERA-FAMILIA, GIZARTE LARRIALDIA" WEBINAR

 

2021eko ekainaren 8an “Haurren eskubideak. Familia-harrera, gizarte larrialdia” web-mintegia eskaini zen. Saioa Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak antolatu zuen Magale elkartearekin elkarlanean. Saioa irizpide irisgarriekin egin zen Fundación Iddeas, Anfas eta Eunate elkarteen lanari esker. Web mintegiak harrera familien testigantzak eta harreran hartuak izan diren gazteen bizipenak bildu ditu. Lotura erreparatzaileaz eta Nafarroako egoeraz ere hitz egin da. Parte hartu dutenak: Cristina Cortés, psikologo eta terapeuta, Rubén Hernández, Nafarroako Gobernuko Erresidentzia Harrerako Bulegoburua, Helena Escalada, Mar Díez, Paula Vigor, Cristina Allué eta Naroa Ramírez. Azken hauek euren esperientzia pertsonalak partekatu dituzte.

Proposamena Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri zuen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren testuinguruan kokatzen da. Programak helburu du sentsibilizazio jardueren bidez, ditugun eskubideen errealitate ezberdinak azaltzea, giza eskubideen defentsan egunero-egunero lanean ari diren pertsonak, elkarteak eta erakundeak balioan jarriz.