BAKEA ETA BIZIKIDETZA LANTZEN DUTEN LIBURUTEGIAK. UDA 2021

 

Nafarroako Gobernuak, “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak” programaren bidez (Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegi Zerbitzuak eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bizkidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak bultzatzen duten programa), aurrez aurreko lau tailer jarri ditu Nafarroako Liburutegi publikoen eskura, 5 eta 16 urte bitarteko hau eta nerabeentzat, euskaraz eta gaztelaniaz. 33 liburutegik parte hartuko dute ekimenean, eta uztailean eta abuztuan 75 saio sustatuko dira. 2021eko udan egingo diren tailerren helburu nagusia giza eskubideen gaia artistikoki, bizipenetatik eta gogoetatik lantzea da. Proposamenak bat egiten du Garapen Jasangarriko Helburuen 2030 Agendaren ekintza-estrategiarekin 1., 2., 3., 4., 10. Eta 16. Helburuetan: pobreziaren amaera, zero gosea, osasuna eta ongizatea, kalitate-hezkuntza, justicia eta erakunde sendoak. 

Programa bultzatzen duten bi zerbitzuek Nafarroako lurralde osora iritsiko diren jardueretan parte hartzera animatzen dituzte haur eta nerabeak. 

 

“Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!” tailerra 

5-8 urte bitarteko haurrentzat.

Iraupena: ordu bat 

Inma Gurreak, Izaskun Mujikak eta Marisa Serranok dinamizatuko dute saioa, eta bi zati izango ditu: bat ahozko narrazioarena, eta bestea jarduera praktikoarena, sormenarena, artistikoarena. Hainbat ipuinen bidez bi kontzeptu landuko dira: eskubideen unibertsaltasuna eta eskubide orok betebehar bat dakar. Ahozko kontakizunaren ondoren, “Eskubideen basoa” jarduera egingo da; esku ireki desberdinak, askotarikoak eta sortzaileak dituen basoa sortuko da. Baso horrek gogoraraziko digu eskubideak pertsona guztien artean egiten ditugula eta pertsona guztienak direla. Emaitza liburutegian egongo da. 

 

“Eskolara bideak” tailerra

8-12 urte bitarteko haurrentzat. 

Iraupena: bi orduko saio bat edo hiru orduko saioa atseden-tartearekin.

Areté Activak dinamizatutako tailerrak aukera ematen du munduan zehar hezkuntzarako sarbideari buruzko esperientzien eta bizipenen aniztasuna familian partekatzeko, norberarenak ere adieraztera gonbidatuz, pandemia-aldi honi aipamen berezia eginez. Horretarako, ikus-entzunezko materiala erabiliko da, eskolarako bide desberdinak imajinatu eta esperimentatzera gonbidatuko da, bai eta hausnarketak hitzez eta modu artistikoan adieraztera ere. 

 

“Eskubidea dugu…” tailerra

8-12 urte bitarteko haurrentzat. 

Iraupena: bi ordu 

Bakeola EDE Fundazioak dinamizatutako tailerrak misio komun bat proposatzen du, non proba eta pisten bidez, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalera hurbilduko diren. Historian zehar, eta baita gaur egun ere, giza eskubideen defentsan jarduten duten kontinente desberdinetako gizarte-mugimenduak eta pertsona erreferenteak ezagutu ahalko dira jokoan. 

 

“Scape-room, bazterketa soziala” tailerra

12-16 urte bitarteko gazteentzat. 

Iraupena: bi ordu 

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Nafarroako Sareak dinamizatutako tailerrean parte hartzen duten guztiek gizarte-bazterkeria zer den eta zer eremu hartzen dituen ezagutu ahal izango dute. Scape-roomak 9 mini-joko dituen abentura bat aurkezten digu (gurutzegramak, hieroglifikoak, gakoak…), eta horien bidez 9 errealitate edo Gizarte-bazterketaren arlo ezagutuko ditugu. Mini-jokoak eta asmakizunak konponduz, galdu ditugun inklusioaren betaurrekoak topatuko ditugu (scape-roomaren hasierako premisa), mundua ikuspegi inklusiboago batetik ikusteko. 

 


 

 

Saioen egutegia: 

 

ESKUAK IREKI, HAU ESKUBIDE BAT DA!

 

Carcastillo (gaztelania)uztailak 6
Olite (gaztelania)uztailak 14
Ribaforada (gaztelania)uztailak 15
Cabanillas (gaztelania)uztailak 16
Milagro (2) (gaztelania)uztailak 19
Valle de Egüés (gaztelania)uztailak 20
Leitza (euskara)uztailak 2
Fitero (gaztelania)uztailak 21
Tafalla (euskara)uztailak 22
Tafalla (gaztelania)uztailak 22
Mendavia (gaztelania)uztailak 23
Iruña-Txantrea (euskara)uztailak 28
Allo (gaztelania)uztailak 28
Irurtzun (euskara)uztailak 29
Cortes (gaztelania)uztailak 29
Caparroso (gaztelania)uztailak 30
Mélida (gaztelania)uztailak 30
Cintruénigo (gaztelania)abuztuak 3
Pamplona-Etxabakoitz (gaztelania)abuztuak 6
Tudela (gaztelania)abuztuak 10
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (euskara)abuztuak 10
Lerín (gaztelania)abuztuak 11
Viana (gaztelania)abuztuak 11
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (gaztelania)abuztuak 12
Artajona (gaztelania)abuztuak 17
Urdiain (euskara)abuztuak 17
Baztan (euskara)abuztuak 18
Pamplona-San Francisco (euskara)abuztuak 23
Pamplona-San Francisco (gaztelania)abuztuak 24
Lekunberri (euskara)abuztuak 26
Noáin (gaztelania)abuztuak 31
Estellan-Lizarra (euskara)irailak 2

 

 

ESKOLARA BIDEAK

 

Carcastillo (gaztelania)uztailak 7
Olite (gaztelania)uztailak 12
Cabanillas (gaztelania)uztailak 15
Mendavia (gaztelania)uztailak 20
Aurizberri / Espinal (euskara)uztailak 21
Pamplona-Milagrosa (euskara)uztailak 29
Lekunberri (euskara)uztailak 30
Cintruénigo (gaztelania)abuztuak 17
Iruña-Txantrea (gaztelania)abuztuak 19
Tudela (gaztelania)abuztuak 24
Baztan (euskara)abuztuak 25

 

ESKUBIDEA DUGU…

Olite (gaztelania)uztailak 15
Allo (gaztelania)uztailak 21
Ribaforada (gaztelania)uztailak 22
Cortes (gaztelania)uztailak 22
Mendavia (gaztelania)uztailak 27
Mélida (gaztelania)uztailak 28
Pamplona-Etxabakoitz (gaztelania)uztailak 30
Cascante (gaztelania)abuztuak 17
Artajona (gaztelania)abuztuak 18
Barañain (gaztelania)abuztuak 19
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (euskara)abuztuak 25
Estella-Lizarra (gaztelania)abuztuak 26
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (gaztelania)abuztuak 27
Pamplona-San Francisco (euskara)abuztuak 30
Tudela (gaztelania)abuztuak 31
Fitero (gaztelania)abuztuak 31
Pamplona-San Francisco (gaztelania)irailak 1


 

SCAPE-ROOM BAZTERKETA SOZIALA

Olite (gaztelania)uztailak 29
Cabanillas (gaztelania)abuztuak 3
Aurizberri / Espinal (euskera)abuztuak 4
Caparroso (gaztelania)abuztuak 6
Cintruénigo (gaztelania)abuztuak 10
Ribaforada (gaztelania)abuztuak 11
Lekunberri (euskara)abuztuak 12
Tudela (gaztelania)abuztuak 17
Artajona (gaztelania)abuztuak 19
Cascante (gaztelania)abuztuak 24
Iruña-Txantrea (gaztelania)abuztuak 25
Pamplona-Milagrosa (gaztelania)abuztuak 26
Milagro (gaztelania)abuztuak 27
Baztan (euskara)irailak 1