Matxinatuek 1936ko uztaileko kolpe militarrean eragindako indarkeriaren forma ezezagunenetako bat etsaitzat jotako pertsonak ondasunez desjabetzea da. Nafarroako Memoriaren Institutuak aurkezten duen errolda, César Layana Ilundain historialariak azken hamarkadan egindako ikerketaren emaitza dena, ekarpen garrantzitsua da errepresio-modalitate hori ezagutzeko; izan ere, identifikatu eta zehaztu egin dira Ondasunak konfiskatzeko Nafarroako Batzordetik eta Erantzukizun Politikoen Nafarroako Eskualde Auzitegitik igaro ziren 1.086 pertsonek jasandako zehapenak. Erroldak espedienteetatik eta bibliografiatik bildu ahal izan diren datu pertsonalak jasotzen ditu, baita pertsona horiek legeztatutako errepresio ekonomikotik igarotzean izan diren mugarri garrantzitsu guztiak ere. Halaber, iturriek ahalbidetzen duten neurrian, jurisdikzioan kondenatutako pertsonek ordaindu zituzten zenbatekoak ezartzen saiakera egin da.

Errolda honek tresna egokia izan nahi du, bai matxinatuek 1936an eragindako errepresioa eta indarkeria ikertzen ari direnendako, bai, bereziki, espedientatuak eta, hainbatetan,  errepresio ekonomikoaren jurisdikzioek zigortuak izan zirenen ahaideendako. 
 

 

ERROLDA KONTSULTATU