"BEGIRADA BAT ARTEEN BIDEZ" MEMORIA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEAK VII. JARDUNALDIAK 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak hauxe du bere egiteko nagusia: gizarte pluralago eta demokratikoagoa lortzea, indarkeriarik gabea, bere arazo eta desadostasunak konpontzeko asmoz elkarrizketaz baliatzen dena, elkarrenganako errespetua oinarri hartuta. Helburu ditugu bake kultura sustatzea, bizikidetza eta adiskidetzea indartzeko prozesuak bultzatzea eta pertsona guztien giza eskubideekiko errespetuaren aldeko apustua egitea. 

Jardunaldien zazpigarren edizioak antzerkia, narrazioak, ikus-entzunezkoak, ilustrazioak eskainiko ditu. Jardunaldi hauen bidez, pertsonen duintasunari zor zaion errespetuaren inguruko sentsibilizazio lana eta hausnarketa bultzatu nahi ditugu. Egiten dugun proposamenak herritar ororengana heldu nahi du. 

Aurreko urteetan egin izan dugun bezala, begirada gure inguru hurbilera luzatuko dugu, baina baita nazioartera ere, Giza Eskubideen urraketa prozesuetara. 

Martxoaren 28tik apirilaren 26ra Iruñean eta Beran:

  • Judith Torrearekin hitzaldia
  • Ipuinak: Bizipenak eta Bizikidetza
  • Bizikidetzaren aldeko horma-irudia Beran. Leire Urbeltz artistak zuzendutako prozesu parte-hartzailea
  • "Kultura gizarte-eraldaketarako tresna gisa" webinar irisgarria
  • "Memoria duten irudiak" ikusentzunezko zikloa
  • "Aniztasuna aberastasun" VI. Eskola Lehiaketa
  • "La Malpagá" antzezlana