PARIAS DE LA TIERRA

2022ko apirilak 28, osteguna, 17:00etan. 

 

Zuzendaritza: Rodrigo Bazzano, Rosa Valiente.
Gidoia: Rodrigo Bazzano, Rosa Valiente, Guillermo Zapata.
Musika: Juan Bardem.
Argazkia: Raúl Peña.
Produkzioa: Parias de la tierra Films.
Banaketa: 39 escalones.
Urtea: 2021.
Iraupena: 105 minutu.

 

SINOPSIA

Espainiako Partidu Komunistak mende bat bete berri du. 1931n 6000 militante zituen, sei urte geroago milioi erdi. Bi data horien artean gertatu zenak zerikusi handia du gerra zibilarekin. Une hartatik aurrera, PCEa Espainiako politikaren protagonista izango zen. Izenburuan Internazional Komunistaren bertso mitikoaren zati bat erabiliz, dokumentalak Partidu Komunistaren ehun urteko historia erretratatzen du, baina, batez ere, lurreko pariei, zapalduei eta ahaztuei egindako omenaldia da, PCEa bezalako erakundeek inolako zentzurik ez luketenak gabe. PCEren bizimendea ere eraldaketen mendea izan da Espainian, eta horiei buruz hitz egiten dute irudietako protagonistetako batzuek.

 

 

 

RODRIGO BAZZANO (Madrid)


Soziologian Graduatua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Zuzendaritzan diplomatua, Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM). 2018an, Cuando los padres se quieren mucho eta 2019an Cuento chino izeneko film laburra zuzendu zuen, bideoklipez eta ikus-entzunezko beste pieza batzuez gain, batzuk PCErako eta UJCErako. Zuzendari laguntzaile gisa lan egin du Los hombres de Paco (2021) edo No te puedes esconder (2019) telesailetan. 2021ean Parias de la tierra dokumentala zuzendu zuen PCEren mendeurrena zela eta, Rosa Valienterekin batera. Gaur egun, zuzendaritza-laguntzaile gisa lan egiten du Globomedia sail batean.

 

ROSA VALIENTE (Cuenca)


UCMn Historian lizentziatua, komunikazio-teknikari gisa lan egin zuen Madrilgo Udalean 2019ra arte. Ikus-entzunezko Ekoizpenean hasi zuen prestakuntza Madrilgo Zinemaren Institutuan. Dokumentalista gisa lan egin du Oceania ikus-entzunezko produkzio-etxean (2019). Horren ondoren, bi film labur ekoiztu ditu: Realidad Rítmica eta Baby viva la zumba. Ekoizpeneko laguntzaile gisa lan egin du Los Hombres de Paco-n. 2021ean Parias de la tierra dokumentala zuzendu zuen Rodrigo Bazzanorekin batera.