ADN PROIEKTUA

 

Alicia Arana Zabalegui

Obanosekoa, 1936ko abuztuaren amaieran herriko Gerra Batzordea etxean aurkeztu zela eta Benjamin Zabalegui osaba espetxera eraman zutela kontatzen digu. Baina Aliciak kontatzen digunez, Paris izeneko errepublikar ezagun baten bila zebiltzan, herrian ezkutatuta baitzegoen eta aurkitu ez zutenez, esku hutsik ez joatearren, osaba atxilotu zuten. Espetxean egon ondoren, erail eta desagerrarazi egin zuten. Familiak, desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA biltzeko programan parte hartzen du, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

Elena Arroyo Ajona

Iruñekoa, bere amak eta senideek errepublikazale izateagatik bizi izan zuten errepresioa kontatzen digu eta nola 1936ko abuztuaren 7an, bere osaba Vicente Ajona Urbiola falangistek atxilotu, preso eraman eta hil eta desagerrarazi egin zuten. Familiak, desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA biltzeko programan parte hartzen du, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

Pilar Calvo

Milagrokoa da eta bere aitona Jose Calvo Verde CNTko kide izateagatik hil zutela kontatzen du. Haren bila joan ziren bere etxera, San Kristobalen espetxeratu zuten eta 1937ko otsailaren 20tik aurrera ez zen haren berri gehiagorik izan, hil eta desagerrarazi egin zuten. Aitonaren heriotzak osasun ondorio larriak eragin zizkion Maria Pilarren amonari, Tafallako Zahar Babesgabeen Ahizpetan ospitaleratu baitzuten, eta ezin izan zituen bere seme-alabak zaindu. Familiak, desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA biltzeko programan parte hartzen du, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

Rosa Casado Abad

Iruñean sortua, 1936ko abuztuaren 23an bere aitona Vicente Abad Vergara nola hartu zuten kontatzen du. Udaleko musikaria eta tasa biltzailea zen, demokrata, errepublikarra eta liberala; eta Bardeetara eraman zuten, hil egin zuten eta beste pertsona batzuekin batera desagerrarazi zuten. Rosak azaltzen duenez, aitonaren hilketak amona eta bi alabak txirotasunean utzi zituen eta oso gogora izan zen irautea, aitona baitzen familia mantentzen zuena. Rosak, desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA jasotzeko programan parte hartzen du orain, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

Concepción Echegoyen Gutiérrez

Iruñekoa, Ignacio Echegoyenen alaba da eta azaltzen du 1936an bere aita atxilotu zutela, militar erretiratua zena eta Izquierda Republicanan afiliatua zegoena, Sos del Rey Catolicon. Concepcionek azaltzen du Kapitaintzara ekarri, hil eta desagerrarazi zutela. Amaren tristura ere kontatzen digu, eta berak bakarrik, ahalegin handiz, etorkizun bat eman ziela berari eta arrebari. Concepcionek desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA biltzeko programan parte hartzen du, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

Milagros Gambra Esparza

Atarrabiakoa, azaltzen du nola bere osabetako bi, Javier Esparza Goldaraz eta Silvestre Esparza Goldaraz, hil zituzten. Egun batean etxera joan ziren bila, kamioi batera igo eta Ultzamara eraman zituzten, hil egin eta desagerrarazi zituzten. Bere aita eskuindarra zela, Frankoren armadan borrokatu zela, frontean zauritu zutela eta hil egin zela kontatzen digu ere. Familiak, desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA biltzeko programan parte hartzen du, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

María Jesús Garjón Arbizu

Iruñekoa eta Moises Garjon Arosteguiren alaba da. Kontatzen digu nola bere aita, Iruñeko udaleko udaltzain eta errepublikarra zena, hil egin zutela. Maria Jesusek gogoratzen du errekete batzuk 1936ko irailaren 4ko goizeko 11etan joan zirela bere bila, eraman egin zutela eta ez zutela berriro ikusi. Bere aitaren anaia ere, Mario Garjon Arostegui, hil egin zuten. Aita hil ondoren, Maria Jesusen ama hil egin zen, eta senide ezberdinek zaindu zituzten anai-arrebak. Handik urte batzuetara, aita hil zutenean lurperatu zuen gizon batek emandako informazioari esker, Maria Jesusek aitaren gorpua berreskuratu eta ehotzi ahal izan zuten.

Pilar Gota Pérez

Galipenzukoa da eta bere aita, Ramon Alejandrino Gota Hernandez, nola hil zuten kontatzen du, 1936an herri horretan praktikante gisa aritzen zena. Pilarrek azaltzen du bere etxera joan zirela bila eta preso eduki zutela hiru hilabetez Tafallako espetxean; ondoren, Monrealera eraman zuten, eta han hil eta lurperatu zuten. Joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran Pilarrek aitaren gorpuzkiak berreskuratu, hileta bat egin eta Tafallako hilerrian lurperatu ahal izan zuten. Pilarren familiatik amaren anaia eta koinatua ere hil eta desagerrarazi zituzten. Elkarrizketa honetan, Pilarrek, gertatutakoa azaltzen du eta bere amari, Guadalupe Perezi, eta familiari nola eragin zion azaltzen du.

Teresa Iriarte Zudaire

Altsasukoa da eta azaltzen du nola hil zuten bere osaba Jose Iriarte Bengoechea, aitaren anaia txikia. Bera eta lagun bat, Felix Muruzabal Valencia, kaletik zihoazen eta falangearen kamioia etorri zen, falangistekin liskar bat izan zuten eta hauek atzetik hasi zitzaizkien; hartu, jo eta Altsasuko behin-behineko kartzela batean sartu zituzten. Hurrengo egunean "paseatzera" eraman zituzten eta Aritzalkoren inguruan hil omen zituzten, bide bazterrean. Mariak dioenez, osaba horren heriotzak eragin handia izan zuen haren familian, eta orain desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA jasotzeko programan parte hartzen ari direla, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

Áurea Jaso Bergachorena

Melidakoa, azaltzen du bere aitak, Aurelio Jaso Gardek, errepublikar armadarekin bat egin zuela eta Madrilera joan zela. 1936ko azaroaren 17an buruan zauritu zuten eta ziurrenik, Ekialdeko Hilerriko hobi komun batean lurperatu zuten, orain Almudena bezala ezagutzen dena. Aurak dioenez, bere osaba, Andres Jaso Garde, Cangas de Oniseko hobi komun batean dago; eta aitaren anaia txikia, Jose Jaso Garde, 19 urterekin Sanjurjoko Batailoian borrokatzera joan zen, Auraren aitaginarrebarekin batera, eta ez dute haien berri gehiagorik izan. Aurak bere aitaren gorpuzkiak aurkitu nahi lituzke, eta desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA biltzeko programan parte hartzen du, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.

Orreaga Oskotz Egia

Iruñean jaioa, bere aitona Isidro Eguía Olaechearen historia gogoratzen du. Bere hiru anaiak bezala (Constantino, Bautista eta Luciano Eguía Olaechea) eraila izan zen eta Iruñetik desagerrarazia izan zen 1936ko estatu kolpearen ondorioz. Familiak bere aitonaren gorpua ateratzeko borondatea izan arren, oraindik ez dute berreskuratu. Familiak, desagertuak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren DNA biltzeko programan parte hartzen du, eta elkarrizketatuak memoria mugimenduan parte hartzen du.