IRISGARRITASUN UNIBERTSALEKO MATERIALAK 

Emakumea eta Memoria Nafarroan (EMEN) proiektuak 1936ko kolpe militarraren ondorioak jasan zituzten emakumeen memoria berreskuratu nahi du Nafarroan.

Emakumeek, beren aitak, osabak… desagertzen ikusi zituzten, arrastaka eramanda, paraje klandestinoetan doilorki erailak izateko, errepublikaren legezkotasuna defendatzeagatik edo
justizia soziala edo duintasunez bizitzeko lurren banaketa bultzatuko zuen prozesu erreformista bat defendatzeagatik.

Emakumeak, erregimen frankistak inposatutako zirkunstantziak zirela eta, haien amak ahalegin handiagoa egitera derrigortuak ikusi zituzten, familiak aurrera ateratzeko zailtasun ugarik jota.

Emakume horiek, bai batzuek, bai besteek, beren bizitzan zehar eraildako senideen oroimenari tinko eutsi diotenak, erregimen frankistaren aurka egin zuenaren bizitza moztu zuen basakeriaren zentzugabekeria transmitituz, bai eta gizartearen itsasargi gisa errespetua, ekitatea, berdintasuna eta elkartasuna bezalako balioak bultzatzeko beharra ere.

Emakumeak, begirada kritikoa dutenak, atsedenik gabe gure Memoria duten Eskoletan gazteei transmititu dietena, jakitun baitira gaur egun giza eskubideak urratzen dituzten prozesu ugari
daudela munduan, eta horiek saihesteko konpromiso soziala eskatzen dutela.

Emakume borrokalariak, haien ahotsak garbi, lasai eta indartsu entzuten baitira www.oroibidea.es/eu gunean, Nafarroako memoria immaterialaren lekuan.

Bere begiradak itauntzen digu, Iñaki Porto argazkilariak hartutako erretratuei esker, lekuko bat gure eskuetan jarriz, askatasunaren eta justizia sozialaren alde borrokatu zutenen oroimenarekin elkarbizitzarako oinarri sendoak eraiki daitezen.

EMAKUMEA ETA MEMORIA
IÑAKI PORTO
TESTIGANTZAK