Iñaki Porto argazkilaria da. Bere kabuz hasi zen eta, ondoren, hainbat ikastaro eta tailerretan parte hartu du. 2011n Ikusizko Arteetan, Argazkigintzan eta Sormen Ekintzan Unibertsitate Aditu gisa graduatu zen Miguel Hernández de Elche Unibertsitatean. Hainbat erakusketatan parte hartu du, bai taldeka, bai banaka. Estatuko eta nazioarteko sariak eskuratu ditu, hala nola San Fermin 1999ko Nazioarteko Kazetaritza Lehiaketaren lehen saria eta, berrikiago, zilarrezko eta brontzezko dominak Mifa Awards lehiaketan eta akzesita Fotonikon 2016an. Gaur egun, Argazkilari Independente (freelance) gisa egiten du lan, eta Zeroa Multimedia taldearentzat, Euskadiko eta Nafarroako egunkari eta aldizkarien goiburuarentzat, agentzientzat, enpresentzat eta hainbat argitalpenentzat irudiak jasotzen ditu.

Emakumea eta Memoria Nafarroan (EMEN) erakusketak 1936ko kolpe militarraren ondoren gurasoak edo osaba-izebak nola desagertzen ziren ikusi zuten emakume batzuen memoria berreskuratzen du, modu basatian erailak izan zirelarik. Bizitzan zehar galera horren ondorioak jasan dituzten emakumeak, maila pertsonalean, familiarrean eta sozialean. Neke askotatik bizirik atera diren emakumeak, bizitza osoan zehar oroimenaren enbor bihurtu direnak. Familiaren konpromiso sozial eta politikoari balioa emango dion memoria; basakeria frankistaren zentzugabekeria; eta, batez ere, errespetuan, elkartasunean, ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako gizartea eraikitzeko beharra.

Erakusketak 70x70 zentimetroko 22 argazki ditu. Markoztatutako argazkiak dira, islaren aurkako kristalarekin, eta ink-jet argazki-inprimaketarekin, 310 gramoko Baryta kontserbazio-paperean pigmentatutako tintak.
 

EMAKUMEA ETA MEMORIA
IÑAKI PORTO
TESTIGANTZAK