Biktimek egia, justizia,   memoria eta erreparazioa jasotzeko eskubidea dute. Nola gizarteak, hala erakundeek, jasandako sufrimendua ikusarazteko eta duintzeko betebeharra dugu, giza laguntza eta laguntza materiala erraztu eta iraganaren berrikuspen kritikoa egitekoa. Beti ere, etorkizuna ahanzturaren gainean eraiki ez dadin, urraketa horiek sekula gertatu behar ez zutelako kontzientzia argitik, eta prebentziozko bake-kultura berri baterako bulkadatik, ez errepikatzeko bermearekin..