“Somos personas – Pertsonak gara” programa

 

Pertsonak gara – Somos personas” programak abenduaren 10aren (Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna) bueltan 2017tik antolatzen den Giza Eskubideen Astean du jatorria. Sentsibilizazio jardueren bidez, gizarteari bere osotasunean, Giza Eskubideak urratzen diren errealitate ezberdinak erakustea du helburu, era berean, egoera horiei erantzun bat emateko egunero-egunero lanean diharduten pertsona, elkarte, talde eta erakundeak balioan jarriz. Antolatutako jardueretan oso presente daude Giza Eskubideen alde lan egiten duten elkarteak. Jarduera hauek anitzak dira eta herritarra parte hartze zuzena eta aktiboa bultzatu nahi dute. “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak” eta “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Toki Entitateak” programen bidez, Nafarroa osoko ikastetxe eta herri ezberdinek proposamen ezbberdinetan hartzen dute parte.