“Eskubide guztiak pertsona guztientzat” eguna. 2021

 


 

 

ORDUA 1. TOKIA ERDIKO TOKIA 2. TOKIA
10:30
Izen ematea

Izen ematea

Izen ematea
11:15

Izen ematea
12:00 
12:20
Izen ematea
 
Izen ematea
13:00
14:00  
16:30
Izen ematea
   
 
Izen ematea
17:30
Izen ematea (>14 años)
 
Izen ematea
18:30
Izen ematea

Izen ematea


Izen ematea

19:30
20:15

 

 

CERMIN
Tailerra: Bizi aniztasuna: 
Izen ematea

* Izen ematea. Jarduerak hainbat aukera eskaintzen ditu, herritarrak desgaitasunen bat duten pertsonen larruan jar daitezen eta beren herritartasun-eskubideak gauzatzeko izan dezaketen zailtasuna susta dezaten.
Espazioan hainbat ekintza egongo dira:
1. Ikusmen-desgaitasuna. Antifazeak eta makilak jarriko ditugu ibilbide bat egin dezaten eta Golball baloi egokitu batekin joka dezaten. Materialak (liburuak) eramango ditugu nolakoak diren ikus dezaten.
2. Entzumen-desgaitasuna. Ordenagailu batean bideo bat jarriko dugu eta pertsona batek zer esaten duen argitu beharko dute ezpain-irakurketaren bidez.
3. Desgaitasun fisikoa. Gurpil-aulkiren bat eramango dugu, handbike bat ere bai, eta ibilbide bat egingo dute.
4. Adimen-desgaitasuna. Piktogramak dituen esaldi bat eraiki beharko dute. 


TXINPARTA FUERTE SAN CRISTÓBAL RED DE MEMORIA COLECTIVA
Tailerra: San Kristobal Gotorlekuko Ihesari buruzko talde arpillera: 
Izen ematea

Arpillerak, ehungintzako artisautzako manifestazioa, emakumeen kolektiboetatik sortu ziren, Pinocheten diktadurako (Txile) senideen desagerpena salatzeko eta komunikatzeko.
Kasu honetan, parte-hartzaileek elkarrizketa eta komunikaziorako gune bat partekatu ahal izango dute, material birziklatuak erabiliz arpillera kolektibo bat eginez, 1938an San Kristobal gotorlekuko presoen ihesa islatzeko. * Izen ematea.
 

POBREZIAREN ETA GIZARTE-BAZTERKETAREN NAFARROAKO SAREA
Tailerra: Kontatu eskubideak: 
Izen ematea

Bi zatitako dinamika bat proposatzen dugu, non pobreziarekin eta gizarte-bazterketarekin nola amaitu bilatuko dugun. Hasiera batean, giza eskubideak ezagutuko ditugu, baita gaur egun gure herrialdean nola urratzen diren ere, eta, azkenik, jolas erraz baten bidez, ideia bikainak emango ditugu pobreziarekin eta gizarte-bazterketarekin amaitzeko.* Izen ematea.


GURUTZE GORRIA
Tailerra: Amal eta Damaren Abentura: 
Izen ematea

Pantaila batean "Amal eta Damaren Abentura" joko interaktiboa proiektatuko dugu. Joko horiek dinamizatuko ditugu, familiako ikusleek historia jolas eta dinamiken bidez bizi dezaten. Jolasa historian zehar gertatzen diren galdera batzuetan oinarritzen da (familia errefuxiatu baten benetako kasu batean oinarritua), eta galdera horiek behar bezala erantzun beharko ditugu aurrera egin ahal izateko; pista-joko parte-hartzaile eta birtual baten moduko zerbait.* Izen ematea.


ZIRKO LORETSUA:

Jarduera ludikoa Harkaitz Arbizu artistaren eskutik. Jolasak, malabareak, umorea eta abar tartekatuko ditu. Jarduera elebiduna.


SOS ARRAZAKERIA
Tailerra: Migratu duten pertsonen (EZ) eskubideen mapa: 
Izen ematea

Atzerritarren legeari eta migratzaileek eskubideak eskuratzeko egiturazko oztopoei buruzko tailer praktikoa da. Tailerrean eskubideen eta horiek eskuratzeko zailtasunen mapa bisuala sortuko da.* Izen ematea.
 

NAIZEN HAURRAK
Tailerra: “Badakit nor naizen” koreografia: 
Izen ematea

Kai Etxanizen NAIZEN ereserki-abestiaren koreografia ikasiko dugu eta letraren esanahia gogoetara eramango dugu. «Badakit nor naizen» kontzeptua nola ulertzen den aztertuko dugu bertaratutako pertsona bakoitzarentzat. Abesti hau zergatik dagoen eta NAIZENentzat eta elkarteko kide diren haurrentzat zer esan nahi duen azalduko dugu.* Izen ematea.


ANDREINA JOLIN:

Musika saioa. 


ENCUENTRO-PERFORMANCE ASOCIACIONES-CIUDADANÍA
Derribando muros, construyendo caminos
:

Amnistia Internacional, Cear, Munduko Medikuak, Oxfam Intermon, Denontzat paperak eta eskubideak, SEI eta SOS Arrazakeria elkarteek sustatutako jarduera. Goizeko tailerretan parte hartu duten pertsonek bidegabekerien eta eskubideen urraketen esaldiak idatziko dituzte kaxetan. Horma bat eraikiko da kaxa horiekin. 

Harresi hori herritar, elkarte eta administrazioko ordezkari guztiek eraitsiko dute eguerdian, ditugun eskubideak inskribatuta egongo diren oinbide bat eraikitzeko. 


SALHAKETA NAFARROA
Tailerra: Irudika dezakezu egun bat kartzelan?: 
Izen ematea

Salhaketa Nafarroak egun bat espetxean igarotzea nolakoa izango litzatekeen ikustera gonbidatzen gaitu, kartzelan dauden pertsonekin enpatizatu ahal izateko: patioko eta ziegako ordutegiak, bisiten murrizketa, etab.* Izen ematea.


ALBOAN
Tailerra: Breakout Edu Mugez harago: 
Izen emate (> 14 urte)

Ihes-joko bat da, hondamendi natural baten ondorioz etxetik ihes egin behar duten migratzaile talde baten azalean jarri nahi gaituena.
Parte-hartzaileek ibilbide bat egin beharko dute, eta, ibilbide horretan, ebatzi beharreko hainbat proba aurkituko dituzte.
Breakout osoa bezala, hari eroale gisa balio duen narratiba batean oinarritzen da, proba desberdinetan zehar gertatzen ari denari zentzua ematen diona. Parte-hartzaileak errefuxiatu bihurtzen dira, mundu simulatu bat zeharkatuz, ezkutuko pistak bilatuz eta enigmak konponduz. Ohartarazi nahi dugu jokoaren bidez oso informazio sentikorra eta gogorra ematen ari garela. Horregatik, komeni da errespetuzko giroari eustea eta parte hartzen dutenak ohartzea errealitate hori milaka pertsona ari direla bizitzen munduan. * Izen ematea.


IPUIN KONTAKETA-TAILERRA (EUSKARAZ): Izen ematea

Azaroan zehar Aingeru Epaltza idazleak sortutako hasierari jarraituz Nafarroako Lehen Hezkuntzako 20 ikastetxek katean sortu duten ipuina hiru esploratzaileek kontatuko eta interpretatuko dute: Matilde (Marisa Serrano), Filomena (Inma Gurrea) eta Muskilda (Izaskun Mujika). Ondoren haurren eskubideei buruzko tailerra egingo da esploratzaileekin. Euskarazko ipuina 631 haurrek idatzi dute. * Izen ematea.


IPUIN KONTAKETA-TAILERRA (GAZTELANIAZ): Izen ematea

Azaroan zehar Tadea Lizarbe idazleak sortutako hasierari jarraituz Nafarroako Lehen Hezkuntzako 21 ikastetxek katean sortu duten ipuina hiru esploratzaileek kontatuko eta interpretatuko dute: Matilde (Marisa Serrano), Filomena (Inma Gurrea) eta Muskilda (Izaskun Mujika). Ondoren haurren eskubideei buruzko tailerra egingo da esploratzaileekin. Euskarazko ipuina 1.236 haurrek idatzi dute.* Izen ematea.


ZIRKULUAK: Izen ematea
Testigantza partekatuak gehienez 10 pertsonako zirkuluetan eta ondoren solasaldia.
-    NAIZEN:  NAIZENeko (Adingabe transexualen familien elkartea) familia baten testigantza. Helduek haurtzarotik norbera bizitzearen errespetua finkatzen laguntzen duten paperari buruzko eztabaida.* Izen ematea.
-    IDDEAS FUNDAZIOA: Itsua den pertsona baten testigantza; ondoren solasaldia. * Izen ematea.
-    ANFAS:  Adimen-desgaitasuna edo garapen desgaitasuna duen pertsona baten testigantza; ondoren solasaldia / Adimen-desgaitasuna edo garapen desgaitasuna duen pertsona baten senitartekoen testigantza; ondoren solasaldia.* Izen ematea.
-    MAGALE: Etxera heldu ziren bi anai-arreben ama harreragilearen lekukotasuna. Anai-arreba horiek oso txikiak ziren, eta orain adin nagusikoak dira; ondoren solasaldia.* Izen ematea.


ANFAS
Ipuin-kontaketa: 
Izen ematea

Ipuin-kontaketak 30 minutuko iraupena izango du. Ipuinak kontatuko dituztenak adimen-urritasuna duten pertsonak dira. Ipuinak kontatzeaz gain, jolas txiki bat ere izango da, gauzen, pertsonen eta abarren arteko desberdintasunei buruz hitz egiteko. * Izen ematea.


ZASKA-AISE:  Izen ematea

Lantegi honetan, gogaitzen, haserretzen edo mintzen gaituzten arrazakeria- eta xenofobia-egoerak jarriko ditugu jokoan, elkarrekin beste aukera batzuk bilatzeko eta gorrotoaren diskurtsoen aurrean ahalduntzeko. Bizipenezko prestakuntza da, gorputzaren hizkuntzaren eta ekintzaren bidez, Oprimituen Antzerkiaren tresnak erabiliz. * Izen ematea.