Eloko Tejeriako Hilobiaren memoriagunea

 

Nafarroako hilobi nagusietako bat da, bertan, 1936ko abuztutik azarora bitartean, ehun bat pertsona hil baitzituzten. Urrotz eta Arrizabalaga elkartzen dituen NA-234 errepidearen 10. kilometroaren ondoan dago, Nafarroako Ubidearen urtegiaren atzealdean. Bertan, Agoizko, Aosko, Berbintzanako, Caparrosoko, Kasedako, Galipentzuko, Murillo el Cuendeko, Iruñeko, Azkoiengo, San Martin Unxeko, Tafallako eta Esako zenbait bizilagun erail eta lurperatu zituzten, gutxienez zazpi data ezberdinetan. Horien artean, nabarmena da Tafallako kartzelatik ateratako pertsonena, 1936ko urriaren 20tik 2erako goizaldean.

Hilobi horretan, 1978an, exhumazioa izan zen, “exhumazio goiztiarrak” izeneko prozesuaren barruan. Bertan eraildakoak beren ideologiarengatik edo militantzia politikoarengatik izan ziren erailak, 1936ko estatu kolpearen kontrakotzat hartu baitzituzten. Aspaldi, memoriaren toki bezala hartu izan da, “Respeten este lugar. Es cementerio de 1936” inskripzioarekin Eloko apezak kartel bat jarri zuenetik.