Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen duen “Memoria duten eta Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak” programaren lan-lerro nagusietako bat giza eskubideekiko errespetua eta edozein urraketaren aurrean egin beharreko salaketa da. Ikasturte osoan zehar asko dira lanketa honekin bat egiten duten ikastetxeak, azpimarratzekoa da azaltzen duten konprimsozko jarrera aktiboa. Urte osoan egindako lana abenduaren 10eko testuinguruan ikastetxeekin batera gauzatutako proposamenekin borobilduko da. Aurten bi izango dira proposamenak. 

Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak


 

2. Edizioa-2020

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak “Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak” ekimenaren bigarren edizioa jarri du martxan. Bigarren edizio hau, lehenengoa bezalaxe, azaroan zehar gauzatuko da Lehen Hezkuntzako Nafarroako ikastetxeetan.    

Azaroko egun lektibo bakoitzean, ikastetxe batek jarraipena emango dio denen artean sortzen ari diren ipuinari. Hilabete oso bateko lanketa sakona, giza eskubideen inguruko hausnarketez jantzia; ikasleen eta irakasleen parte hartzeko aktiboa eta zuzena lortu nahi du. Azaroaren 2an abiatu ziren bi ipuinak, euskarazkoari Jon Arretxe Nafarroan bizi den idazle bizkaitarrak eman zion hasiera eta gaztelaniaz idatzitako ipuinari Isabel Hualde idazle nafarrak.

Parte hartzen duten ikastetxeak hauexek dira: 

Tantirumairu Ikastola (Lesaka), San Miguel Eskola (Noáin / Noain), Otsonta Eskola (Saldias), Patxi Larrainzar IP (Pamplona / Iruña), CP San Francisco IP (Pamplona / Iruña), Auzperriko Eskola (Aurizberri), Argia Ikastola (Tudela / Tutera), Hegoalde Ikastola IP (Pamplona / Iruña), Larraintzarko Ikastetxea (Larraintzar - Ultzama), San Femin Ikastola (Cizur Menor / Zizur Txikia), Paz de Ziganda Ikastola (Villaba / Atarrabia), Ibarberri IP (Lekunberri), Lizarra Ikastola (Estella / Lizarra), Orreagako Ama IP (Garralda), Erleta IP (Leitza), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), CP Gloria Larrainzar IP (Zubiri), Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Arraiozko Eskola (Arraioz), Otsagabia IP (Ochagabía / Otsagabia), CP Marqués de la Real Defensa IP (Tafalla), Colegio Santa Luisa de Marillac (Barañáin / Barañain), CP Ciudad de Corella (Corella), Colegio FEC Vedruna (Pamplona / Iruña), CP Juan Bautista Irurzun (Peralta), CP Martín de Azpilicueta (Barásoain),  Colegio de E.E. El Molino (Pamplona / Iruña), CP Huertas Mayores (Tudela / Tutera), CPEIP Nuestra Señora del Rosario (Sartaguda), CP Sancho Ramírez (Arguedas), CPEIP San Bartolomé (Ribaforada), CPEIP Virgen de Nievas (Sesma), CP San Benito (Miranda de Arga), CPEIP Camino de Santiago (Zizur Mayor / Zizur Nagusia), Colegio Santa María la Real – Maristas (Sarriguren – Valle Egües / Eguesibar), CPEIP El Castellar (Villafranca), CPEIP Alfonso X el Sabio (San Adrián),  CP Catalina de Foix (Zizur Mayor / Zizur Nagusia), Colegio Regina Pacis (Burlada / Burlata), CP Ángel Martínez Baigorri (Lodosa), Colegio Santísimo Sacramento (Pamplona / Iruña), Colegio San Cernin (Pamplona / Iruña), Colegio La Milagrosa (Lodosa), CPEIP Ntra. Sra. del Patrocinio (Milagro), CP Vázquez de Mella – Bayonne (Pamplona / Iruña), CPEIP Ximénez de Rada (Rada), Colegio La Compasión Escolapios (Pamplona / Iruña), CP Griseras (Tudela / Tutera). 

Bi liburuan aurkezpena 2020 abenduaren 11n egin zen Iruñeko San Frantzisko liburutegian. Saioa streaming bidez zabaldu zen. Aurkezpenean bertan izan ziren Isabel Hualde eta Jon Arretxe idazleak eta Camino de Santiago, Regina Pacis, San Francisco, Patxi Larrainzar eta Paz de Ziganda ikastetxeek parte hartu zuten.

Bi liburuak, “Noche junto al fuego” y “Amina eta Kokoro”, deskargatzeko moduan dituzue eskuragarri:

   

 

“Giza Eskubideak” ikuskizunaren proiekzioa

 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, “Memoria duten eta Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak” programaren bidez, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeei proposatu die abenduaren 10ean, goizeko 10:00etan, beren jarduera eten dezatela eta beren lan-geletatik Carlos Martínez mimoaren emanaldiarekin bat egin deezatela. Carlos Martínezek Nafarroako ikasleentzat edizio berezi bat onduko du “Giza Eskubideak” bere ikuskizuneko lau piezekin eta horien inguruko azalpenekin. 

Gainera, interesa duten ikastetxeek lan-gida bat izango dute proiekzioaren ondorengo egunetan hainbat jarduera egin ahal izateko. 

Carlos Martínezek esperientzia luzea du nazioartean, eta iaz Iruñea bisitatu zuen, Zuzendaritza Nagusiak abenduaren 10aren harira antolatu zituen jardueren testuinguruan. Interpretatutako isiltasunaren bidez, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikuluetan idatzita dagoenaren eta egunerokoan gertatzen denaren arteko desproportzioa erakutsi nahi du, errealitatearen eta utopiaren artekoa, interesen eta sentimenduen artekoa.