“DUINTASUNEZ HILTZEKO ESKUBIDEA” WEB MINTEGIA

 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak DMD elkartearekin elkarlanean, “Duintasunez hiltzeko eskubidea” web mintegia antolatu du. Saioa irizpide irisgarriekin egingo da, azpitituluekin eta zeinu hizkuntzarekin.

Data: martxoak 25

Ordutegia: 16:00-17:10

Izen ematea: ondoko esteka martxoak 24 arte. 

Saioak persona orok bere gorputzaren eta bizitzaren jabe askatasunez izateko duen eskubideaz jardungo du, nork bere bizitzari amaiera emateko momentua eta bitartekoak legez aukeratzeko duen eskubideaz. Une honetan, Senatutik pasa eta zenbait helegite onartu ondoren eutanasia legea onartzeko zorian dagoenean, web mintegi honek legearen inguruko begirada zabal bat eskaini nahi du. Manu Eciolazak, familia mediku jubilatua eta DMD Nafarroa elkarteko lehendakariak azken urteetan elkarteak egin duen lanaz eta ibilbide horren zentzuaz hitz egingo du; Fernando Pedros filosofoak eta Juan Luis Beltrán abokatuak gaiaren irakurketa filosofikoa eta lege-irakurketa egingo dute; eta Soco Lizarragak, familia medikuak, alderdi praktikoenei emango die erantzuna. Gainera, Loren Arseguetek, DMD elkarteko nazioarteko eremuaren arduradunak, legearen mundo egoera marraztuko du Espainiako legea modu zabal batetik kokatzeko. Testigantza personal bat ezagutzeko aukera ere izango da.

Proposamena Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri zuen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren testuinguruan kokatzen da. Programak helburu du sentsibilizazio jardueren bidez, ditugun eskubideen errealitate ezberdinak azaltzea, giza eskubideen defentsan egunero-egunero lanean ari diren pertsonak, elkarteak eta erakundeak balioan jarriz.