VIVIR Y MORIR EN RUSIA

2021ko apirilak 20, 19:30ean. 

 

Jatorrizko izenburua: Vivir y Morir en Rusia.
Zuzendaritza eta gidoia: Algis Arlauskas.
Herrialdea: Espainia / Errusia.
Urtea: 2020.
Iraupena: 69 minutu.

 

INVITADO: ALGIS ARLAUSKAS.

 

SINOPSIA

Zinema eta antzerkiko aktorea, Algis Arlauskas Bilbon jaiotako Carmen Pinedo gerrako neskato baten semea da. 1937an, bere ama, bera bezalako ehunka haurrekin batera, Errusiara eraman zuten; hor, bi hamarkada geroago Algis jaio zen. 1991n, Errusiako gerrako haurrak protagonista zituzten hainbat istorio irudi bihurtzeko proiektu bati ekin zion, berak lehen pertsonan ezagutzen duen gaia. Horretarako, Bilbora joan zen bizitzera, eta bertan finkatu zuen bere etxea. Gaur egun, antzerki eskola bat zuzentzen du, Ánima Eskola.

Vivir y morir en Rusia proiektuak hainbat dokumental ditu, eta, horietan, erbesteak herrialde horretara eraman zituen pertsonaia batzuen Errusiako bizitza jasotzen da. Bertan, bizitza berregin zuten, eta, gaur egun, horietako asko eta haien familiak bizi dira.