LOS NADIES

 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean erakusgai jarri du Los Nadies erakusketa. “Los Nadies” erakusketa Eduardo Galeano idazlearen “Los Nadies” poeman oinarritua dago. Tamaina handiko 23 koadrok osatzen dute erakusketa, koadro horietako bakoitzak aurpegi bat jasotzen du, hitz egiten duten begiradak dira, izen eta historiak dituztenak. Historia horiek munduko eta gure eguneroko egoera sozial ezberdinen isla dira.

Erakusketa irisgarria da, koadro bakoitza irakurketa errezera, azpitituluetara eta zeinu hizkuntzara egokitua dago.

TOKIA: El Sario eraikina, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruña.

ERAKUSKETARAKO EGUNAK: urriak 21-azaroak 19

ANTONIO SOTOREKIN BISITA GIDATUAK EGITEKO AUKERA: urriak 21-urriak 29. Bisitaren bat taldean egiteko asmoa baduzue jakinarazi bizikidetza@navarra.es helbidean.

ERAKUSKETAREN TRAILERRA 1: (327) trailer 1 Los Nadies - YouTube

ERAKUSKETAREN TRAILERRA 2: https://www.youtube.com/watch?v=133BjMg5eeA