Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatu ditu Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak. Helburua nazioarte, nazio eta Nafarroa mailan giza eskubideen eta bizikidetzaren inguruan dauden erronkak identifikatzea eta horien kontzientzia hartzea da. Azaroaren 22 arte eman ahalko da izena.  

Lan-programa azaroaren 23tik 24ra bitartean garatuko da modu birtualean. Lehenik eta behin, lan-saio bat egingo da, Konferentzia publiko batekin, hilaren 23an, arratsaldeko 17: 00etatik 19: 00etara. Eta, bigarrenik, bi lan-saio egingo dira adituekin hilaren 24an, 09: 00etatik 13: 30era.

Jardunaldiei Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo andereak emango die hasiera, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Martín Zabalza jaunak itxiko ditu.

 

 

 GIZARTE PLURALETAN BIZIKIDETZA ERAIKITZEKO GAKOAK. 

 

AZAROAK 23 

17:00-17:10
Webinar zikloaren irekiera.

ANA OLLO HUALDE
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria.

17:10-19:00

COVID-19aren osteko jokaleku bat planteatzen da, bizikidetzaren eta giza eskubideen testuinguruan, herritartasun-eredu berriak eraikitzeko behar diren gakoak proposatuko dizkiguna eta gizarte gisa ditugun erronkez ohartaraziko diguna.

Konferentzian, 30 minutuko hitzaldi bat izango da, gizarte pluraletan bizikidetzako guneak eraikitzeko kontuan izan behar diren gakoen eta Nafarroako I. Bizikidetza Planeko alderdi garrantzitsuenen ingurukoa.

Ondoren, hizlariak eta moderatzaileak elkarrizketa bat izango dute hizlariaren jardunaren inguruan eta bizikidetza eraikitzearekin erlazionatutako hainbat alderdiren inguruan. Esate baterako, zer egiteko izan behar dute giza eskubideek bizikidetza eraikitzeko prozesuan? Non ezarri behar dira bizikidetza-politiken mugak? Talde zaurgarriek eta gutxiengoek nola hartu behar dute parte bizikidetza eraikitzeko prozesuan? Administrazio publikoek zer gune landu behar dituzte bizikidetza sustatzeko?

Parte hartuko dute:

MARÍA JOSÉ FARIÑAS
Zuzenbidearen Filosofiaren katedraduna, Madrilgo Carlos III. Unibertsitatea

Moderatzailea: MIKEL BERRAONDO.
Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren aholkularia.

I.MAHAIA: BIZIKIDETZAKO POLITIKA PUBLIKOAK ERAIKITZEKO IKASKUNTZAK.

 

AZAROAK 24

9:00-11:00

Lehenengo eztabaida-mahaian, elkarbizitzarako politika publikoak eraikitzearen inguruan Estatuan edo nazioarteko beste testuinguru batzuetan izan diren beste esperientzia batzuen bidez bilatuko da ikaskuntza. Halaber, erakunde publikoek bizikidetza-planen sustapenean eta, bereziki, Nafarroako Gobernuan izan behar duten zeregina aztertuko da.

Parte hartuko dute:

VICENTE BARRAGÁN 
Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua Granadako Unibertsitatean. Zuzenbide Publikoan doktorea, Giza Eskubideen espezialitatean, Pablo de Olavide Unibertsitatean. Pablo Olavide Unibertsitateko irakaslea. Joaquín Herrera Flores Institutuko zuzendaria.

SR. EDILENY TOMÉ DA MATA. 
Irakaslea/Ikertzailea. Zuzenbide publikoko saila. Zuzenbideko Filosofia Arloa. Pablo de Olavide Unibertsitatea. Zuzenbide publikoan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziatua, Mohammed Premier Unibertsitatean (Oujda - Maroko). MOVE GREEN proiektuaren teknikaria FAMSIn.

DAVID BONDÍA. 
Bartzelonako Síndic de Greuges. Bartzelonako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetarako irakasle titularra.

Moderatzailea: ADRIANA CIRIZABakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren aholkularia.

II.MAHAIA: GURE GIZARTEAN GIZA ESKUBIDEAK ERRESPETATZEA ETA SUSTATZEA.

 

AZAROAK 24

11:30-13:20

Bigarren eztabaida-mahai horretan, gure gizarteen barruan giza eskubideak baliatzeari buruz arituko gara, eta jarduera horrek bizikidetza eraikitzeko prozesua nola baldintzatzen duen edo nola eragiten dion.

Parte hartuko dute:

CRISTINA ASTIER
Donostiako Gobernantza Demokratikoko Institutuko ikertzailea da (Globernance) eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Giza Zientziak Saileko Ezagutzaren kudeatzailea. Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia Politikoko irakasle elkartua izan da.

BEGOÑA PÉREZ Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuko Unibertsitateko irakasle titularra.

ANAÏS FRANQUESA
Giza eskubideetan eta nazioarteko eskubide humanitarioetan espezializatutako abokatu penalista. Bartzelonako Unibertsitateko Zigor Zuzenbidea eta Kriminologia, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak Saileko irakasle elkartua izan da.

Moderatzailea: ADRIANA CIRIZABakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren aholkularia.

 

13:20-13:30

Jardunaldien itxiera

MARTÍN ZABALZA ARREGUI
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia.