LUCAS VALLECILLOS-en “HARRAPATUTA. HAURTZARO ESPLOTATUAK” ARGAZKI ERAKUSKETA

 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen duen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren baitan, 2021eko azaroaren 17tik abenduaren 17ra arte ikusgai egon zen Baluarten Lucas Vallecillosen “Harrapatuta. Haurtzaro esplotatuak” argazki erakusketa.

Erakusketa hiritar ororentzat ikusgai egoteaz gain, Lucas Vallecillosek bisita gidatuak eskaini zizkien Bigarren Hezkuntzako ikasleei.

Abenduaren 13an Lucas Vallecillos beraren "Lañotasuna" ikus-entzunezkoa eskaini zen eta ondoren solaserako tartea izan zen egilearekin berarekin.

 


 

51 argazki biltzen dituen lana mundu-mailako argazki-saiakera bat da, pertsona helduek adingabeak harrapatu eta esplotatzeko sortzen dituzten esparru soziokulturalei buruz ikertu, salatu eta gogoeta egitera gonbidatzen duena, haien oinarrizko eskubideak zigorrik gabe urratuz eta engranaje ekonomiko, formal edo informalaren parte izatea normalizatuz. Egileak hainbat testuinguru jorratzen ditu Bolivian, Thailandian, Senegalen, Kolonbian, Libanon eta Japonian, non adingabeak sistematikoki esplotatzen diren, helduek beren burua irabazteko sortutako esparru soziokulturalen arabera.