ABA TAANOREN HIRU KONTZERTU

 

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak Aba Taano Ugandako musika taldearen hiru kontzertu antolatu ditu.

Aba Taano Ugandako ahots boskote bat da, 3 baxu (Kamoga Morris, Mayanja Louis eta Ssenteza Derrick), baritono bat (Nkugwa Mukisa Patrick) eta mezzo bat (Nabbaale Harriet) dituena. Afrikako gospela, Ugandako gospela, Sud Afrikakoa, gospel eszenifikatua, mezu espiritual sakonarekin baina dinamismo izugarriarekin gozatzeko aukera eskaintzen du taldeak. Oholtza gainean gospela eta afrikar kantua, dantza tribalak, inprobisazioak, reggaea eta rapa uztartzen ditu. Aba Taano Musika GKE txikiak Ugandan bizitzak salbatzeko egindako proiektu humanitario batetik sortu zen. Bertan, Aba Taano taldeko kideak (horietako batzuk proiektuaren lehen egunetik) gaur egun Kanpalako kanpoaldean dagoen Kireka umezurztegian bizi diren haurren aitabitxi eta amabitxi bihurtu dira.

Hiru kontzertu emango dituzte Nafarroan: bata Corellako Kultur Etxeko Auditorioan (abenduaren 7an, 20: 00etan), bestea Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean (abenduaren 8an, 19: 00etan) eta hirugarrena Iruñeko Baluarten (abenduaren 9an, 19: 00etan). Sarrerak libreak dira eta Baluarteren kasuan azaroaren 26tik aurrera eskuratu ahal izango dira.