HORACIO, EL ÚLTIMO ALCALDE

SEVILLAKO JAIALDIA

2022ko apirilak 25, astelehena, 20:00etan. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: María Rodríguez y Mariano Agudo.
Musika: Enrique de Justo y Luis Navarro.
Argazkia: Andrés Zoilo.
Produkzioa: Intermedia Producciones.
Urtea: 2021.
Iraupena: 60 minutu.

 

SINOPSIS

Horacio Hermoso Serrak bere aita, Sevillako azken alkate errepublikanoaren irudia gogorarazten, du. Adelaida Hermoso, alkatearen biloba, bere pertsonalitateaz interesatzen da eta hiriko hainbat eszenatokitan zehar ibilbide bat hasten du bere familiak jasaten duen
belaunaldiz belaunaldiko traumari erantzun bila.

Errepublikan alkate jardun zuten pertsona asko bezala, Horazio gerraren hasieran hil zuten. Pertsona guztiz humanistak politika aprobetxatu zuen herrialdeak bizi zuen atzerapen sekularra arintzeko. 1936an, Sevillako hilerriko hormetan fusilatu zuten, eta duela gutxi irekitako Pico Reja hilobira bota zuten haren gorpua. José María García Márquez historialariak, Artxibo Militarrean egindako ikerketari esker, Horacio Hermosoren bizitza eta heriotzari buruzko argia ematen duten dokumentuak erakusten ditu.

 

 

 

MARÍA RODRÍGUEZ (Sevilla)


Bere lanbide-jarduera Intermedia Producciones-en garatzen du, zuzendaritzatik hasi eta ilustraziora arteko funtzioetan, baita arlo grafikoaren eta komunikazio-arloaren koordinazioan ere.  Zuzendari lanetan Horacio, el último alcalde (2021)  Suigénerx (2019), Fatma y Mamía (2007) etaLa visita (1998) film laburrak egin ditu.

 

MARIANO AGUDO (Sevilla)


Sevillako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta Intermedia Producciones-eko bazkide fundatzailea izan zen.  Bertan dokumentalen zuzendaritza eta argazkigintzako zuzendaritza lanak egin ditu, bere lan profesionala dokumentalgintzan zentratuz. Bere lanen artean Presos del Silencio, Yindabad, La Partida, Desde la Oscuridad, Habitar la utopía, Boliviana, La búsqueda edo Guillena 1937 nabarmentzen dira. 

Javier Corcuera (La Espalda del Mundo, Invierno en Bagdad), Alberto Rodríguez (7 Vírgenes, Grupo 7), Eduardo Montero (Memoria de las Cenizas) edo Fermín Muguruza (Checkpoint Rock) zuzendariekin lan egin du ganbera lanetan. 2021ean Maria Rodriguezekin batera, Horacio, el último alcalde, zuzendu du.