CARCELLER. EL HOMBRE QUE MURIÓ DOS VECES

SEMINCI

2022ko apirilak 25, asteartea, 19:30ean. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: Ricardo Macián.
Argazkia: José Milán eta Pablo González.
Produkzioa: Mediterráneo Media Entertainment.
Urtea: 2021.
Iraupena: 99 minutu.

 

SINOPSIA

Vicente Miguel Carceller (Valentzia 1890-Paterna 1940) La Traca argitalpen satirikoaren argitaratzailea izan zen hainbat urtez; argitalpen honek astean milioi erdi ale argitaratu zituen. 1909tik 1939ra arte aldizkariak boterearekin tirabira handia izan zuen, eta Carcellerrek bere estilo urratzailea erabili zuen elizaren, erregearen edo militarren aurkako artikuluak argitaratzeko, Queipo de Llano edo Franco kasu, eta askotan barregarri utzi zituen. Garai hartako arrakastak, gerra zibila bukatzean, bere patu tragikoa ekarriko zuen.

1939an, Valentzia armada frankistaren eskuetan erori ondoren, atxilotu eta hiri horretako Modelo kartzelan sartu zuten. Hilabete batzuk geroago, Carceller eta Carlos Gómez Carrera marrazkilaria (Bluff ezizenez ezaguna), aldizkariaren kolaboratzailea, fusilamendu pelotoi baten aurrean hil zituzten.

 

 

 

RICARDO MACIÁN (Valentzia)


Gidoigintzan diplomatua EICTVn (Kuba) eta García Berlanga Gidoilari Eskolan eta «dokumentalen errodajean» (IORTV-TVE). RTVVrako ordezkari berezi gisa, hainbat herrialdetan eta gatazka-gunetan egiten du lan erreportari gisa, eta argazki-zuzendari gisa, serie dokumentaletan parte hartzen du, hala nola Tras las huellas de: Alexandra David Neel (Tibet, Nepal...1996). De Aquí, De Allá (Kamerun, Nepal, Australia, Japonia, Islandia eta Kanada, 2002). Eta dokumentaletan: El Cerro (Kuba 1988); Osel, El Lama Español eta Vicente Ferrer (India 1996); La Muerte de Nadie (2003); Jaume I (Espainia, Frantzia, 2008); Música Por Balas (Guatemala, 2009); Fallas del 37 (2013).

Zuzendari gisa hainbat dokumentaletan parte hartzen du, besteak beste: En Afganistán: hijos de la Guerra (2002) eta Los Ojos de Ariana. Zuzendari eta ekoizle exekutibo gisa Microasesinos telesaila egin zuen Canal Historiarako (Liberia, Ghana, Bolivia, Kolonbia, Suitza, 2016).