Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusitik jakinarazten dizuegu Memoriaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Eskolen Sarea sortu dela. Jarraian duzue Hezkuntzako Zuzendari Nagusiak sinatutako ebazpena. Sarea sortzea Hezkuntza Departamentuak eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak azken urteotan elkarrekin egindako lanaren emaitza da. 
Asko zarete jarduera propioak egiten dituzuen zentroak, eta, beraz, oso interesgarria litzateke horiei forma ematea eta sarearen parte izatea, sareak zenbait aukera irekiko baitizkizue: 

- Hezkuntza Departamentuaren laguntza ekonomikoetara aurkeztea. 
- Hezkuntza Departamentuari proiektuak aurkeztea, berrikuntza-proiektu gisa jar ditzaten balioan. 
- Bakearen, Biizkidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak ikastetxe guztien eskura jartzen jarraituko duen tailer, baliabide eta proiektu berrien eskaintza lehentasunez aprobetxatzea. 
- Ikastetxean gai horien inguruan egiten den lan guztia ikusaraztea eta balioan jartzea. 

Informaziorako eta eskaera egiteko dokumentuak:

- Akordioa.

- NBO-an argitalpena.

- Eranskina II.