Iruñeko presondegi probintzial zaharreko memoriagunea

 

1936ko uztaileko kolpearekin batera Iruñeko Presondegi Probintzialean gobernuaren arloko ehunka preso (1.536 soilik 1936an) atxilo hartu ziren. Legez kanpo utzitako erakunde politiko nahiz sindikalen buru, militante eta jarraitzaileak ziren. Horietako gehienei ez zitzaien inolako prozedura judizialik abiatu ere, disidenteak fisikoki desagerrarazteko halako makineria bat ezarriz. Presoak askatu edo beste espetxe batzuetara lekualdatu behar zituztelako itxurak eginda, asko Nafarroako hainbat tokitan erail zituzten, horietako batzuk (Valcardera, Ibero, Etxauri, Erreniega) Nafarroako Memoria Historikoaren Tokitzat daude aitorturik gaur egun. Kartzela horretan preso egondako Galo Viergeren testigantza izugarriak aditzera ematen duenez, espetxean zeudenek bazuten praktika horren berri, eta horrek nolabaiteko izu-giroa zabaltzen lagundu zuen. Diktaduran zehar zio politikoengatik atxilo hartutako presoak izan ziren bertan oraindik ere.