Bibliotecas por la paz y la convivencia 2022 - paz y convivencia
BAKEA ETA BIZIKIDETZA LANTZEN DUTEN LIBURUTEGIAK 2022
Nafarroako Gobernuak Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegi Zerbitzuak eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak lankidetzan martxan jarria duten Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak programaren bidez, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean haur, nerabe eta helduentzako aurrez aurreko bederatzi tailer jarri ditu Nafarroako liburutegi publikoen eskura. 48 liburutegik hartuko dute parte ekimenean, eta 110 saio sustatuko dituzte. Aurten, NAIZEN, Alboan, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sarea, Iddeas Fundazioa eta Ouiplay enpresa elkarteek dinamizatuko dituzte tailerrak; proposatutako tailerren helburu nagusia honako gai hauek lantzea da: bakea, sareetako indarkeria, aniztasuna (desgaitasuna duten pertsonak, transexualitatea), errefuxiatuak, pobrezia eta bazterkeria, artearen, bizipenen eta hausnarketen bidez. Proposamena bat dator Garapen Jasangarriko Helburuen 2030 Agendaren ekintza-estrategiarekin, 1., 2., 3., 4., 10. eta 16. helburuetan (pobreziaren amaiera, zero gosea, osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, desberdintasunen murrizketa eta bakea, justizia eta erakunde sendoak, hurrenez hurren).
Programa bultzatzen duten bi zerbitzuek Nafarroako geografia osora iritsiko diren jardueretan parte hartzera animatzen dituzte liburutegietako erabiltzaileak.
“Bioletak bakearen alde” tailerra
5-8 urteko haurrei zuzendua.
Iraupena: ordu bat
Inma Gurrea, Izaskun Mujika eta Marisa Serranok dinamizatutako tailerrak bi zati izango ditu; lehenengoa ahozko kontakizunean oinarrituko da eta bigarrena jarduera praktiko batean. Bake-prozesuetan emakumearen irudiari dagokionez, indarkeriarik gabeko mundu bat lortzeko emakumeen papera funtsezkoa dela uste dugu, eta milioika emakumek gatazketan edo egoera delikatuetan egiten duten lan isila (eta normalean gutxietsitakoa) balioetsi behar da. Kontakizunerako narrazio-lotura Jeanette Winter-en «Wangari eta bakearen zuhaitzak» ipuinean oinarrituta dago. Alderdi artistikoarekin bioleten kate bat sortu nahi dugu, bakearen alde liburutegiak batuko dituena.
"Ametsen kutxak” tailerra - euskaraz soilik
5-8 urteko haurrei zuzendua. Laguntzaile helduek ere parte hartzeko aukera. Hala aholkatzen da gainera.
Iraupena: 2 ordu
“Ametsen kutxak” proposamenak “Jonek Jone Izan Nahi Du” album ilustratua du oinarrian. Irudiak Ana Ibañez ilustratzailearenak dira eta Dani Martirenarenak hitzak.
Bertako protagonistak handitan zer izan nahi duen azaltzen du, eta azalpen bakoitzeko kartoizko kutxa bat zabaltzen du. Hartara, batzuetan auto azkarren pilotu izan nahi du, eta bertze batzuetan txanogile. Lorezain edo musikari; nekazari ala yoga-irakasle. Gertatzen dena liburuaren protagonista neska zakilduna dela. Errealitate hau oso modu naturalean agertzen da. Hots, munduko haur guztiek bezala Jonek hau, hori edo hura izan nahi duelako handitzen denean, den eta denetik, dena eta dena izanik. Bigarren zatian jarduera bat egingo da eta parte-hartzaileek beren ametsen kutxa irudikatu beharko dute.
“¿Qué tal si yo estoy yo y tú estás tú?” tailerra -gaztelaniaz soilik
5-9 urteko haurrei zuzendua.
Iraupena: 2 ordu.
Por medio de sencillas prácticas propias al ámbito de la danza y las prácticas somáticas, trazaremos un mapa continente de nuestra particular idiosincrasia, concentrándonos en nuestra manifestación física-cuerpo y su capacidad de sentir. El taller aborda y plantea aspectos tales como que la identidad nace de dentro hacia afuera, que no es algo que se pueda adivinar desde fuera por los genitales o por la ropa o los estereotipos, que no hay cuerpos equivocados, que la diversidad es infinita como las posibilidades del movimiento....Que todos los cuerpos, todas las identidades poseen un lugar en el mundo, en las narrativas y en el imaginario personal y social...
“Banako konektatuak” tailerra
8-12 urteko haurrei zuzendua.
Iraupena: 2 ordu.
Tailerraren helburua ikasleei tresnak ematea da, teknologia berriak behar bezala, arduraz eta indarkeriarik gabe erabil ditzaten.
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran ohitura onak eta txarrak antzematea.
- Interneten dimentsioa eta eskaintzen dizkigun aukerak aztertzea.
- Sareko indarkeria motak ezagutzea eta aztertzea.
- Indarkeriaren biktimekiko elkartasun-konpromisoa garatzea sarean.
- Zibereskubideak: haurren eta nerabeen e-eskubideak Interneten.
- IKTen erabilera zuzena sustatzea, jarduerak eginez.
- Enpatia eta asertibitateko trebetasunak lantzea
- Sareko arazoa. Estereotipoak eta aurreiritziak gainditzea.
“IKTen erabilerarako familia-kontratua” tailerra
8-12 urteko haurrei eta familia kideei zuzendua.
Iraupena: 2 ordu.
IKTak erabiltzeko familia-arauak ezarri nahi dituzten familientzat (helduak, haurrak). Parte-hartzaileek IKTak erabiltzeko kontratu bat idazten dute, familientzat. Kontratuak sortzeko prozesuan, mugikorrak, tabletak, bideojokoak, telebista eta abar erabiltzen ditugunean izaten ditugun arriskuak eta erabilerak azaltzen dira.
“Fake news” tailerra
12-17 urteko haurrei zuzendua.
Iraupena: 2 ordu.
Tailer honen abiapuntua da desinformazioaren aurka borrokatzeko modurik eraginkorrena herritarrak kontzientziatzea eta erabiltzaileak egiazkotasunean heztea dela, eduki faltsuen, diskriminatzaileen eta gizartearen zati bati kalte handia egiten diotenen biralizazioa geldiarazteko. Tailerrak egiaztapen-jarraibide batzuk eskaintzen ditu, parte-hartzaileek jasotzen duten informazioa zalantzan jar dezaten eta informazioa partekatu aurretik egiazta dezaten.
"Ezagutu zure superboterea: inklusioa" tailerra
8-12 urteko haurrei zuzendua.
Iraupena: 2 ordu.
Tailer honetan desgaitasuna duten pertsonen beharrak zein diren ezagutzeko superboterea dugula ikasiko dugu. Desgaitasuna duten pertsonak uler ditzakegu, mundua eta jarduteko modua haien beharretara egokituz. Hainbat bideo ikusiko ditugu, desgaitasuna simulatuko dugu, enpatiarekin jokatuko dugu eta esperientziak partekatuko ditugu. Helburua honako hau da: haurrek uler dezatela desgaitasuna duten pertsonok askoz gauza gehiago egin ditzakegula besteek ingurua errazago jartzeko ahalmena erabiltzen dutenean.
"Begirada ezberdin baten bila" tailerra
12-168 urteko gazteei zuzendua.
Iraupena: 2 ordu.
Lau jolas eta dinamika ezberdinen bidez, gizarte-bazterketari lotutako kontzeptu nagusiak aztertuko ditugu, pertsona desberdinen esperientzia ezagutuko dugu eta ideia txikiak bilatuko ditugu pobreziarekin eta bazterketarekin amaitzeko. Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Sarearen arte digitaleko galerian sartuko gara, bertako aretoetan paseatuz pertsona ezberdinak eta haien istorioak ezagutuko ditugu.
"Mugez harago" tailerra
14 urtetik gorako gazte eta helduei zuzendua.
Iraupena: 2 ordu.
Breakout hezitzailea ihes-joko bat da, non parte-hartzaileek esperientzia murgiltzailea bizi duten, eta elkarrekin konektatutako hainbat proba ebatzi behar dituzte giltzarrapo batekin kutxa itxi bat irekitzeko. Breakout osoa zentzua ematen dion narratiba batean oinarritzen da. Jokoan zehar hari nagusi gisa balio duen istorioa bat dago, eta probak eta erronkak lotzen ditu. Gure kasuan, ingurumen-arrazoiak direla-eta migrazioari eta babeslekuari buruzko esperientzia zehatzean sartzen gaitu. Parte-hartzaileak errefuxiatu bihurtzen dira, mundu simulatu bat zeharkatuz. Jokoak hainbat proba ditu eta amaiera bat.

Tailerren egutegia:
BIOLETAK BAKEAREN ALDE
Eguesibar (Olaz) (gaztelaniaz) ekainak 21 (17:30)
Nafarroako Liburutegia (gaztelaniaz) ekainak 23 (11:30)
Mendigorria (gaztelaniaz) ekainak 28 (11:00)
Monteagudo (gaztelaniaz) ekainak 29 (11:00)
Mendavia (gaztelaniaz) uztailak 15 (11:00)
Milagro (gaztelaniaz) uztailak 19 (10:00)
Cortes (gaztelaniaz) uztailak 20 (10:30)
Fontellas (gaztelaniaz) uztailak 20 (10:30)
Etxabakoitz (gaztelaniaz) uztailak 27 (10:30)
Milagrosa - Arrosadiako Liburutegia (gaztelaniaz) uztailak 27 (11:30)
Viana (gaztelaniaz) abuztuak 3 (10:00)
Cadreita (gaztelaniaz) abuztuak 10 (10:00)
Fitero (gaztelaniaz) abuztuak 11 (11:00)
Cintruénigo (gaztelaniaz) abuztuak 11 (11:00)
Irunberri (euskaraz) abuztuak 11 (11:30)
Urdiain (euskaraz) abuztuak 17 (12:00)
Lodosa (euskaraz) abuztuak 24 (11:00)
Sartaguda (gaztelaniaz) abuztuak 24 (11:00)
Agoitz (gaztelaniaz) abuztuak 31 (11:00)
Noain (gaztelaniaz) irailak 6 (11:00)
Lerín (gaztelaniaz) irailak 16 (17:30)
Allo (gaztelaniaz) irailak 16 (17:30)
Barañain (euskaraz) irailak 21 (18:00)
Caparroso (gaztelaniaz) irailak 22 (18:00)
Beriáin (gaztelaniaz) irailak 22 (18:00)
Artajona (gaztelaniaz) irailak 23 (18:00)
Irurtzun (euskaraz) irailak 28 (18:00)
San Adrian (gaztelaniaz) irailak 29 (18:00)
Andosilla (gaztelaniaz) irailak 29 (18:00)
AMETSEN KUTXAK
Leitza (euskaraz) ekainak 27 (11:00)
Nafarroako Liburutegia (euskaraz) ekainak 28 (11:00)
Baztan (euskaraz) ekainak 29 (11:00)
Irurtzun (euskaraz) ekainak 30 (11:00)
San Pedro de Rochapea (euskaraz) abuztuak 23 (11:00)
Txantrea (euskaraz) abuztuak 24 (11:00)
Milagrosa - Arrosadiako Liburutegia (euskaraz) abuztuak 25 (11:30)
Mendigorria (euskaraz) irailak 5 (11:00)
Erronkari (euskaraz) irailak 15 (18:00)
Castejón (euskaraz) irailak 28 (18:00)
Doneztebe (euskaraz) irailak 29 (18:00)
Ultzama (euskaraz) irailak 30 (18:00)
¿QUÉ TAL SI YO ESTOY YO Y TÚ ESTÁS TÚ?
Zizur Nagusia (gaztelaniaz) 5-9 urte ekainak 15 (17:00)
Erronkari (gaztelaniaz) 5-9 urte uztailak 13 (11:00)
Cortes (gaztelaniaz) 10-15 urte uztailak 27 (10:00)
Mendavia (gaztelaniaz) 5-9 urte abuztuak 4 (11:00)
Txantrea (gaztelaniaz) 5-9 urte abuztuak 10 (11:00)
San Pedro de la rotxapea (gaztelaniaz) 5-9 urte abuztuak 17 (11:00)
Lodosa (gaztelaniaz) 5-9 urte abuztuak 31 (11:00)
San Francisco (gaztelaniaz) 5-9 urte irailak 26 (17:00)
Doneztebe (gaztelaniaz) 5-9 urte irailak 26 (17:00)
EZAGUTU ZURE SUPERBOTEREA: INKLUSIOA
Lizarra (euskaraz) uztailak 11 (10:00)
Caparroso (gaztelaniaz) uztailak 21 (10:00)
Cintruénigo (gaztelaniaz) abuztuak 4 (11:00)
Agoitz (gaztelaniaz) abuztuak 24 (10:00)
San Pedro de la rotxapea (gaztelaniaz) abuztuak 29 (11:00)
Mendigorria (gaztelaniaz) irailak 1 (11:00)
Yamaguchi (gaztelaniaz) irailak 19
Ablitas (gaztelaniaz) irailak 21 (18:00)
Andosilla (gaztelaniaz) irailak 28 (18:00)
Sartaguda (gaztelaniaz) Data ixteke
Mélida (gaztelaniaz) Data ixteke
Mendavia (gaztelaniaz) Data ixteke
KONEKTATUTA DAUDEN BANAKOAK
Mélida (gaztelaniaz) ekainak 14 (17:30)
Nafarroako Liburutegia (gaztelaniaz) ekainak 29 (11:00)
Aibar (gaztelaniaz) uztaila (data ixteke)
Pamplona Etxabakoitz (gaztelaniaz) abuztuak 3 (10:15)
Cortes (gaztelaniaz) abuztuak 3 (11:00)
San Pedro de la rotxapea (gaztelaniaz) abuztuak 9 (11:00)
San Pedro de la rotxapea (euskaraz) abuztuak 10 (11:00)
Milagro (gaztelaniaz) abuztuak 11 (10:00)
Fontellas (gaztelaniaz) abuztuak 17 (11:00)
Pamplona-Yamaguchi (gaztelaniaz) irailak 15 (17:30)
Cintruénigo (gaztelaniaz) irailak 18 (11:00)
Barañain (gaztelaniaz) irailak 19 (18:00)
Allo (gaztelaniaz) irailak 21 (18:00)
Arguedas (gaztelaniaz) irailak 27 (18:00)
Andosilla (gaztelaniaz) irailak 26 (16:30)
Doneztebe (euskaraz) irailak 28 (18:00)
Pamplona - San Francisco (gaztelaniaz) irailak 29 (18:00)
Sartaguda (gaztelaniaz) irailak 30
IKT-EN ERABILERARAKO FAMILIA-KONTRATUAK
Baztan (euskaraz) uztailak 20 (11:00)
Zirauki (gaztelaniaz) uztailak 27 (11:00)
San Pedro de la rotxapea (gaztelaniaz) abuztuak 11 (11:00)
Leitza (euskaraz) irailak 16 (18:00)
Castejón (gaztelaniaz) irailak 20 (18:30)
Cintruénigo (gaztelaniaz) irailak 22 (17:00)
Cadreita (gaztelaniaz) irailak 28 (17:00)
FAKE NEWS
Zirauki (euskaraz) uztailak 20 (11:00)
Peralta (gaztelaniaz) uztailak 28 (11:00)
Fontellas (gaztelaniaz) abuztuak 22 (11:00)
Cintruénigo (gaztelaniaz) abuztuak 25 (11:00)
Sarriguren (Eguesibar) (euskaraz) abuztuak 15 (18:00)
Castejón (gaztelaniaz) irailak 20 (16:30)
Leitza (euskaraz) irailak 23 (18:00)
Andosilla (gaztelaniaz) irailak 26 (18:30)
BEGIRADA EZBERDIN BATEN BILA
Aoiz (gaztelaniaz) uztailak 27 (12:00)
Mendavia (gaztelaniaz) uztailak 28 (12:00)
Leitza (euskaraz) abuztuak 3 (11:30)
Urdiain (euskaraz) abuztuak 31 (12:00)
Zizur Mayor (gaztelaniaz) irailak 2 (11:30)
MUGEZ HARAGO
Aoiz (gaztelaniaz) ekainak 29 (11:00)
Leitza (euskaraz) uztailak 5 (11:00)
Zirauki (gaztelaniaz) abuztuak 4 (11:00)
Urdiain (euskaraz) abuztuak 24 (11:30)
Milagrosa-Arrosadia (gaztelaniaz) irailak 6 (11:30)
Cortes (gaztelaniaz) irailak 7 (11:30)
Estella (gaztelaniaz) irailak 19 (18:00)
Noain (gaztelaniaz) irailak 20 (17:00)
Cadreita (gaztelaniaz) irailak 21 (17:00)
Etxabakoitz (gaztelaniaz) irailak 22 (17:00)