I. Eskola Lehiaketa “Aniztasuna Aberastasun”

 

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, “Aniztasuna aberastasun” Eskola Lehiaketa antolatzen du 2018.urtetik. Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, eta Lanbide Heziketako ikasleak aniztasunaren inguruko hausnarketa egitera animatu eta ezberdina errespetatuko duen gizarte bat eraikitzeko lanetan, begirada inklusibo eta baikorrak landuko dituen lehiaketa bat sortu nahi izan zuen. Balioan jarri nahi ditu bizikidetza aberasten duen gizarte anitz bateko hiritar izateak eskaintzen dituen aukerak.

Gaiari loturiko argazki bat egitea eta laurogei-ehun hitzeko testu bat sortzea, argazkian ageri dena azaldu eta testuingurua sortuko diona, da egitekoa.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditu aurkeztutako lanen kalitateagatik eta proposaturiko gaiarekiko adierazitako ilusio eta inplikazioagatik. Gainera, sormen prozesuan ikasleen ondoan bide-lagun lanetan diharduten irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkie ahaleginagatik, inplikazioagatik eta ongi egindako lanagatik.

 

II. EDIZIOA - 2019

Lehiaketan 40 zentrok parte hartu dute, 1.468 ikaslek. Zehazki 81 izan dira parte hartu duten taldeak; horietan guztietan irakasle arduradun bat aritu da ikasleekin batera lanean. 33 lan Lehen Hezkuntzakoak izan dira eta 48 Bigarren Hezkuntzakoak. 27 lan euskaraz aurkeztu dituzte eta 54 gaztelaniaz.

Talde sarituak ondokoak izan dira:

  • Lehen Hezkuntza euskaraz:
    • 1. saria: Hegoalde Ikastola (Iruña) 4.B
    • Aipamena: CPEIP San Miguel de Noain (Noain) 5.D
  • Lehen Hezkuntza gaztelaniaz:
    • 1. saria: Santa Catalina Labouré Ikastetxea (Iruña) 6.maila
    • Aipamena: CP Los Sauces-Sahats (Barañain) 5.A
  • Bigarren Hezkuntza euskaraz:
    • 1. saria: IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI (Antsoain) 2.E
    • Aipamena: IES Plaza de la Cruz (Iruña) DBH 3 – A eredua
  • Bigarren Hezkuntza gaztelaniaz:
    • 1. saria: IES Ega (San Adrian) 3.B
    • Aipamena: IES Lekaroz BHI (Lekaroz) 1.D eta 2.E

Sari banaketa 2019ko apirilaren 2an egin zen Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendartitza Nagusiak 2016az geroztik antolatzen dituen Bakearen eta Bizikidetzaren “Bizikidetza erein. Begiratu bat arteen bidez” Jardunaldietan.

Sari-banaketa ekitaldiko bideoa:

 

 

I. EDIZIOA – 2018

Lehiaketan 27 zentrok parte hartu dute, 1.096 ikaslek. Zehazki 54 izan dira parte hartu duten taldeak; horietan guztietan irakasle arduradun bat aritu da ikasleekin batera lanean. 24 lan Lehen Hezkuntzakoak izan dira eta 30 Bigarren Hezkuntzakoak. 13 lan euskaraz aurkeztu dituzte eta 41 gaztelaniaz.

Talde sarituak ondokoak izan dira:

  • Lehen Hezkuntza euskaraz:
    • 1. saria: Sanduzelai IP (Iruña) 3.B
    • Aipamena: CPEIP San Miguel de Noáin (Noain) 4.D
  • Lehen Hezkuntza gaztelaniaz:
    • 1. saria: CPEIP Alfonso X El Sabio (San Adrian) 6.C
    • Aipamena: CPEIP Alfonso X El Sabio (San Adrian) 6.B
  • Bigarren Hezkuntza euskaraz:
    • 1. saria: Askatasuna BHI (Burlata) 4.C
    • Aipamena: IESO Berriozar DBHI (Berriozar) 4.E
  • Bigarren Hezkuntza gaztelaniaz:
    • 1. saria: IES Zizur BHI (Zizur Mayor) 4.B
    • Aipamena: IES Marqués de Villena (Marcilla) 3.F PMAR

Sari banaketa 2018ko apirilaren 16an egin zen Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendartitza Nagusiak 2016az geroztik antolatzen dituen Bakearen eta Bizikidetzaren “Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez” Jardunaldietan.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak parte hartu duten ikasle guztiak zoriondu nahi ditu aurkeztutako lanen kalitateagatik eta proposaturiko gaiarekiko adierazitako ilusio eta inplikazioagatik. Gainera, sormen prozesuan ikasleen ondoan bide-lagun lanetan aritu diren irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkie ahaleginagatik, inplikazioagatik eta ongi egindako lanagatik.

Sari-banaketa ekitaldiko bideoa: