Irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak data hori ezarri zuen bake-idealak indartzeko egun gisa eta Nafarroako Gobernuak bat egun du aurten ere egun horren ospakizunarekin, honako hauek antolatuz:

-    Larunbata, irailak 18: Ekitaldi Insituzionala Tuterako Castel Ruiz zentroan. Guillermo Múgica teologoari aitorpen bat egingo zaio eta Gogoa Foroari beste bat. 
-    Igandea, irailak 19: Bakearen aldeko Kontzertua. Carlos Etxeberria Alonsoren zuzendaritzapean, In Tempore Abesbatza-Coro & Ensembletaldeak “Jubilate Deo” lana eskainiko du. Kontzertua 19:00etan hasiko da Baluarten. Sarrera doakoa da lekua bete arte eta gonbidapenak Baluarteko leihatilan jaso daitezke irailaren 10etik aurrera.