BAKEA ETA BIZIKIDETZA LANTZEN DUTEN ESKOLAK 2022-2023

Programak, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan garatzen denak, Nafarroako ikastetxeei Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak lantzeko jarduera ezberdinak eskaintzen dizkie. 

Jarduera esperientzialen eta tailerren bidez, ezagutza, gaitasun eta ikaskuntza bideak proposatzen dira. Metodologia sozioedukatiboa erabiliz, giza eskubideen, bakearen, terrorismoaren biktimekiko elkartasunaren, indarkeria erauztearen, gatazkak modu baketsuan bideratzearen, kulturarteko aberastasunaren eta bizikidetzaren aldeko heziketa indartu eta osatu nahi da.  

Programak 2016-2017 urtean hasi zuen bere bidea. Orain arte 158 ikastetxe baino gehiagotako 53.000 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute tailer edota jardueraren batean.  

2022-2023 ikasturterako prestaturiko programa hau jarduera, baliabide eta asmo berriekin osatu dugu; beste behin balioan jarri nahi ditugu ikastetxeek Bakearekin, Bizikidetzarekin eta Giza Eskubideekin duten konpromisoa. 

Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzutik hezkuntza komunitate osoa animatu nahi dugu betiko moduan eta ahal dela inoiz baino gehiago, elkarrizketarako espazioak lantzen eta sortzen jarraitzera, baloreetan oinarrituriko bizikidetza indartuz.

Izen-emate epea ekainaren 30ean bukatuko da.  

Izen emate orria (GEHIGARRIA_IZEN EMATE ORRIA) eskaera ongi zehaztuz bete eta bidali bizikidetza@navarra.es helbidera “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak” titulupean. 

ESKAINTZARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA: DOKUMENTUA
GEHIGARRIA_IZEN EMATE ORRIA: DOKUMENTUA