“Eskubide guztiak pertsona guztientzat” eguna

 

“Eskubide guztiak pertsona guztientzat” eguna herritarren eta giza eskubideen defentsan lan egiten duten zenbait GKEen arteko topaketa bultzatzeko asmoz antolatzen da. Giza eskubideen defentsan konpromisoz jarduteko beharra helarazi nahi zaio herritar orori; eta zentzu horretan sentsibilizazioa eta kontzientziazioa ditu helburu. Horretarako beharrezkoa da informazioa jasotzea, giza eskubideak mehatxatuak dituzten mundu mailako errealitate konplexuen inguruko hausnarketa egitea eta gure inguruan nahiz gure ingurutik kanpo pertsona guztien duintasuna lortzeko lanketan geure ekarpena zein izan daitekeen zehazteko moduak bilatzea. 

Ekimen honen bidez lortzen da:

  1. Talde hauek esku artean dituzten errealitate eta proiektuak hobeto eta modu zuzenago batean ezagutzea.
  2. Hitz egitea, herritarren galderei erantzutea eta Giza Eskubideen aldeko lanketan konpromisoak eta esku-hartzeak erraztea.
  3. Beren eskubideen aldeko borrokan aritu diren pertsonen bizipen ezberdinak aurrez aurre ezagutzea. 

Edizio ezberdinetan parte hartu duten Elkarteak:  Cruz Roja Navarra, Amnistía Internacional, Fundación IPES, Asociación Mujeres del Maíz, Flor de África, Arquitectura sin Fronteras, UNICEF, Médicus Mundi, Red de lucha contra la pobreza y la exclusión social, NAIZEN, Plataforma Ciudadana Papeles y Derechos Denontzat, SOS Racismo Navarra, ACNUR, CEAR, Derecho a Morir Dignamente Navarra, ZASKA, Médicos del Mundo, Oxfam-Intermón, Salhaketa, Levántate contra el bullying, ANFAS, AFADENA, HELP NA, Iruñea Ciudad de Acogida, ANAS, P.I.C.A., PAH-NA y SEI

 

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna (abenduaren 10a). Sentsibilizazio-bideoak. 

2019

 

2018

 

2017