ANTONIO SOTOREN LOS NADIES ERAKUSKETA

APIRILAREN 16tik MAIATZAREN 7RA

NAFARROAKO PARLAMENTUKO ATRIOAN

Antonio Soto artistaren erakusketa Eduardo Galeano idazlearen Los Nadies poeman oinarrituta dago. Formatu handiko 18 koadroz osatuta dago. Horietako bakoitza aurpegiak dira, guri hitz egiten diguten begiradak dituztenak, izena dutenak eta gure munduko hainbat egoera sozial jasotzen dituzten istorio propioak dituztenak, hala nola bahiketak, pertsonen trafikoa, gerrak, sexu-abusuak, bullyinga, etab.

Nafarroako Gobernuak, Fundación Iddeas, Anfas, Eunate eta Cocemfe elkarteekin lankidetzan antolatu du erakusketa Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2018ko 12 Foru Legeak kulturarako irisgarritasun-irizpideak aplikatuz. Zehazki, testuak irakurketa errazean eskaintzen ditu erakusketak, zeinu-hizkuntza, azpitituluak eta lokuzioak dituzten bideoetan. Gainera, koadroak deskribatuta daude ikusten ez duten edo zailtasunez ikusten duten pertsonentzat prestatuak. Gainera, beste neurri batzuen artean, kontuan hartu dira desgaitasun fisikoa duten pertsonen beharrak lagin osoa jartzerakoan.

Erakusketa apirilaren 16tik 22ra bitartean bisitatzen duten guztiek erakusketa ezagutzeko aukera izango dute Antonio Soto artistaren eskutik; izan ere, bera etengabe egongo da erakusketan, hala nahi duten eta gerturatzen diren pertsona guztiekin hitz egiteko.
 

WEBINAR TOPAKETA ANTONIO SOTOREKIN

LOS NADIES ERREZITALDI POETIKOA

Ostegunean, apirilaren 15ean, Antonio Soto artistarekin solasean arituko gara on-line eskainiko den web-topaketa batean. Topaketaren helburua artistaren ibilbidea ezagutzea eta erakusketaren nondik norakoetara iristea izango da. Proposamena webgune irisgarri baten bidez garatuko da, azpitituluekin eta zeinu-hizkuntzarekin; poesiak presentzia handia izango duen.

Web mintegian sartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute bizikidetza@navarra.es. Behin inskripzioa formalizatuta, plataformara sartzeko esteka jasoko da


IKASTETXEAK

Nafarroako ikastetxeek Los Nadies erakusketaren bideoa eta hura lantzeko material didaktikoa eskuratu ahal izango dituzte.

Interesa duten ikastetxeek bizikidetza@navarra.es helbidean egin behar dute eskaera. 

 

Bideoa: “Los Nadies” erakusketaren bisita gidatua Antonio Soto artista eta sortzailearekin.