Berako Argaitzeko Harrobiko memoriagunea

 

Herriko sarreran dagoen harrobi bat da, errepide nagusitik hurbilekoa. Han, gutxienez, 130 disidente politiko hil zituzten, gehienak Donostiako Ondarretako kartzelatik ateratakoak 1936ko irailetik azarora bitartean. Kopuru hori Gobernu Zibilaren txosten ofizial batean finkatu zen gorpuak Erorien Haranera eramateko egindako exhumazioak zirela-eta. Gorpuzki gehienak desagertu dira. Aranzadi Zientzia Elkarteak exhumazio bat egin zuen Berako hilerrian, eta bertan sei lagunen gorpuzkiak aurkitu ziren, nahiz eta desagertutakoen kopurua askoz handiagoa izan.

2018ko azaroaren 18an, Berako Udalak horma-irudi bat jarri zuen bertan, han izandako fusilamenduen oroigarri, eta informazio panel bat ere paratu zuen.