Memoria ezinbesteko tresna da bizikidetza baketsu bat eraikitzeko; ezinbestekoa da frankismoko biktimek sufritu behar izan duten zokoratzea eta ahanztura gainditzea eta askatasuna, tolerantzia eta justizia soziala oinarri izango dituen etorkizunera begirada luzatzea. Ezinbestekoa da giza eskubideen urraketa-prozesu guztiekiko memoria kritikoa; baita II. Errepublikaren legezko izaera demokratikoaren aurka altxatu eta beren proiektu politikoa ezartzeko indarkeria erabili zutenekikoa ere.

Memoria era askotara transmititzen da; baita izuari eta indarkeriari loturiko tokien eta frankismoko biktimen oroimenez eraikitako memorialen bidez ere. Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien 29/2018 Foru Legeak toki horiek babestea, seinaleztatzea eta dibulgatzea du helburu, oroimen- eta askatasun, bake, justizia sozial eta bizikidetza baloreen transmisio-gune izan daitezen.