Etxauriko Memoriaren Parkea

 

Iruña ondoko herrietako bat da Etxauri, eta han erailketa ugari egin ziren. Gehienak, Presondegi Probintzialeko presoak, 1936. eta 1937. urteetan erregistratu ziren preso-ateratze ezberdinetan, biktimagileek herri horretara eraman baitzituzten. Haien erailketaren ondoren, herriko hilerri zaharrean lurperatu zituzten. Kanposantua XX. mendetik abandonatua dago, eta gaur egun jada desagertua. Toki horretan erail zituzten 51 biktimen identifikazioak daude jasota, nahiz eta garatzen ari diren ikerketek zifra hori altuagoa dela adierazten duten.

Francoren heriotzaren ondoren, exhumazio goiztiarren testuinguruan, Lerindik, Faltzestik eta Caparrosotik etorritako beren senitartekoek erailen gorpuak errekuperatu zituzten. Hala eta guztiz ere, tokian bertan biktima askoren gorpuzkiak gelditzen dira oraindik, gehienak Iruñeko bizilagunenak, oraindik berreskuratuak izan ez direnak.

2007ko abuztuaren 8an, Etxauriko Udalak monolito bat altxatzea onartu zuen, Peio Iraizoz eskultorearena, hilerri zaharra zegoen tokian. Ondoren, 2018an, tokian bertan “Memoriaren lorategi” bat jarri zuten martxan.