AHMOCIN-INDEX

KONTZIENTZIA ERAGOZPENA eta INTSUMISIOA NAFARROAN


 

Laurogeita hamarreko hamarkadan, Nafarroako gizartea hunkitu egin zen indarkeriarik gabeko desobedientzia zibileko estrategia baten barruan derrigorrezko soldadutzari aurre egiteko kartzelara joatea onartu zuten gazteak protagonista zituen mugimendu sozial baten ondorioz.
Mugimendu hori 70eko hamarkadatik aurrera sortu zen, antimilitarismoaren, bakezaletasunaren eta kontzientzia-eragozpenaren inguruan. Mugimendu plurala, iturri eta printzipio ideologiko desberdinekin, baina Espainian derrigorrezko soldadutzaren abolizioarekin amaitu zen estrategia komun baten inguruan elkartu zena.