Concierto Día Paz 2020

BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2020

Nafarroako Gobernuak urtero, Bakearen Nazioarteko Egunean, irailaren 21ean, pertsona, talde edo elkarte bat aitortzen du bakearen aldeko bere lan-ibilbide eta konpromisoagatik. Aurten CEIPAZ zentroak (Bakearen aldeko Hezkuntza eta Ikerketa Zentroa) jasoko du aitortza hori Iruñeko Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egingo den ekitaldi insittuzionalean

Gainera, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak kontzertua antolatu du Bakearen Nazioarteko Egunaren harira. Irailaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Baluarten, In Tempore Abesbatza-Coro & Ensemblek Tuvayhun “Beatitudes for a Wounded World” obra eskainiko du Carlos Etxeberria Alonsoren zuzendaritzapean. Sarrera doakoa da eta dagoeneko eskuragai daude Baluarteko leihatilan.