Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Nafarroako Gobernuak bat egiten du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin hainbat jardueren bidez

 

‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat",  Giza Ezkubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70 urteurrenean

 

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, aurten ere bat egin du Giza Eskubiden Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Abenduaren 10ean ospatzen da, 1948an, egun horretan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu baizuen. 70 urte hauetan aurrerapen garrantzitsuak eman dira, baina gaur egun eskubideak zapaltzen dira oraindik  edonoiz eta edonon. Horregatik, oso garrantzitsua eta beharrezkoa da Giza Eskubideen defentsan aritzen garen pertsonen, elkarteen eta erakudeen lana.

Eskubide guztiak pertsona guztientzat ospakizunaren leloa da aurten. Eskaintza adin guztietako publikoarentzat prestatu da. Hitzaldiak, dokumentalak, tailerrak, ipuinak, antzelana, txontxongiloak, elkarteekiko topaketa eta danza: hauexek dira Giza Eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta mundu osoari begirada egiteko balioko diren diziplinak.