Antonio Machado. Los días azules

ANTONIO MACHADO. LOS DÍAS AZULES

2021ko apirilak 23, 17:00etan. 

 

Jatorrizko izenburua: Antonio Machado. Los días azules.
Zuzendaritza eta gidoia: Laura Hojman.
Produkzioa: Summer Films.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2020.
Iraupena: 94 minutu.

 

GONBIDATUA: LAURA HOJMAN.

 

SINOPSIA

"Estos días azules, este sol de la infancia " izan ziren Antonio Machado poetak, Colliuerko (Frantzia) erbestean hil aurretik, idatzitako azken bertsoak. Bere anaia Josek aurkitu zituen poetaren berokiaren poltsikoan, hil ondoren.

Dokumentalak Machadoren bizitzako zenbait une erreproduzitzeko animazioa erabiltzen du, baina baita Ian Gibson, Antonio Muñoz Molina, Elvira Lindo, Monique Alonso, Amelina Correa edo Joelle Santa García (Antonio Machado Colliureko Fundazioaren zuzendaria) bezalako pertsonen poesia eta testigantzak ere.

1939ko urtarrilean Machadok eta bere amak Frantziako muga zeharkatu zuten, hilabete beranduago, otsailaren 22an, poeta hil zen; hiru egun geroago, bere ama.