Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusiak "Gizarte Mentoretzako tailerra. Bide-laguna edukitzeko eskubidea " web saio irisgarria eskaini zuen azaroaren 8an. Saioak irisgarritasun-irizpideak, azpitituluak eta zeinu-mintzaira izan zituen.

Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatibarekin eta Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren migratzaileei harrera eta laguntza emateko KARIBU Zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako jardunaldiaren helburua Kideak programa ezagutaraztea izan zen. Aholkulari izan nahi duzu? Pentsatu al duzu zer potentzial duen zure esperientzia guztiak eta nola lagun diezaiekeen beste pertsona batzuei? Mentoria soziala borondatez beren burua eskaintzen duten pertsonen arteko harremana sustatzean datza, aukera-desberdintasuneko egoeran dagoen beste pertsona bati banakako laguntza emateko, Kideak programaren kasuan, Nafarroan familia-laguntzarik ez duten 18 eta 23 urte bitarteko gazte atzerritarrei.

Parte hartzaileak: Laura Laquidain, Nafarroako Gobernuko Kulturarteko Laguntza eta Bitartekotza Ataleko buruak; Unai Esparza, Mentoria Social Programa Kideak ekimeneko arduradunak; Zakaria Krachache, Kideak Programako partaideak mentoratu gisa, eta Berta Abad, Kideak Programako mentore boluntarioak.

Saioaren grabazioa: 

 

Proposamena Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri zuen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren testuinguruan kokatzen da. Programak helburu du sentsibilizazio jardueren bidez, ditugun eskubideen errealitate ezberdinak azaltzea, giza eskubideen defentsan egunero-egunero lanean ari diren pertsonak, elkarteak eta erakundeak balioan jarriz.