BIKTIMEN ARRETARAKO PROGRAMA

 

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak terrorismoaren eta indarkeria politikoen Biktimentzat Programa bat du. Programa horren helburua da biktima bakoitzaren eta haren familiaren prozesu pertsonalean lagundu eta lagungarri izan daitezkeen tresnak eskaintzea, eta, aldi berean, babeseko eta jasandako kaltea aitortzeko testuinguru sozial bat sustatzea, prozesu humanizatzaile eta kontziliatzaile baten aldeko giroan beti ere.

 

Programaren helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • Biktimenganako elkartasun erreala, afektiboa eta eraginkorra lortzea, inolako jabetza, interes eta etekink gabea, sentsibilitate politikoetatik aparte, giza duintasuna defendatzeko konpromisoa beste helbururik ez duena.
  • Biktimei laguntzeko jarduerek ahalik eta babes eta adostasun handiena izan dezaten sustatzea, ezein polemika eta zatiketa berbiktimizaziorako faktore bihurtzen baita.
  • Biktimei, jasandako urraketa ahaztu gabe, autonomia pertsonala berreskuratzen eta etorkizuna eraikitzen lagunduko dieten jarduerak bultzatzea. Instrumentalizazio guztietatik urrun, indarkeriak kendu diena ahal den neurrian erreparatzen lagundu behar dugu.
  • Memoria eraikitzeko eta bizikidetza berreraikitzeko prozesuetan parte hartzeko bideak eskaintzea, ikuspegi bikoitzarekin: 
    • Iraganarekiko ikuspegi kritikoa, indarkeriari edo giza eskubideen edozein urraketari zilegitasuna kentzeko, edo izandako urraketak hutsaldu edo ukatzeko. 
    • Etorkizuneranzko prebentziozko begirada, iragana ez errepikatzea bermatuko duena eta giza duintasunarekin eta giza eskubideekin konpromisoa ezarriko duena, eta elkarrizketaren aldeko apustua, bizikidetzan ohiko diren desberdintasun eta zailtasunak gainditzeko bide gisa.

 

Biktimen Arretarako Programa biktimei zuzendaritza nagusiarekin harremanetan jartzen diren lehen unetik harrera eta arreta pertsonala emateko diseinatu da.