BAKEA ETA BIZIKIDETZA LANTZEN DUTEN ESKOLAK

 

Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak programak Hezkuntza Sailarekin lankidetzan garatzen denak, Nafarroako ikastetxeei Bake eta Bizikidetza balioekin eta Giza Eskubideekin lotutako hainbat jarduera eskaintzen dizkie.

Esperientzia-jardueren eta tailerren bidez, ezagutza, gaikuntza eta ikaskuntza proposatzen dira, gizarte-hezkuntzako metodologien bidez, honako hauek indartzeko eta osatzeko: giza eskubideen eta bakearen aldeko hezkuntza, terrorismoaren biktimekiko elkartasuna, indarkeria desagerraraztea, gatazkak modu baketsuan konpontzea, kulturarteko aberastasuna eta bizikidetza.

Programa 2016-2017 ikasturtean jarri zen martxan. Orain arte, 170 ikastetxetako 68.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute hainbat tailer eta jardueratan.

Ikasturtean egiten diren ekintzak:
 

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak zoriondu egiten ditu programan parte hartzen duten ikastetxe guztiak, elkarlanean aritzeagatik eta aktiboki parte hartzeagatik, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia lantzen ari den balioekiko konpromisoa erakutsiz, era guztietako proposamenei erantzuteko azaltzen duten ilusioa nabarmentzen du. 

 


Kontaktua

Irati Goikoetxea Asurabarrena 
Bizikidetza Ataleko Burua
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

igoikoetxea.asurabarrena@navarra.es
848426048