Nafarroako Memoriaren Instututuaren Liburutegia

 

Memorian eta Giza Eskubideetan espezializatutako liburutegia Nafarroako Memoriaren Institutuak eskaintzen duen zerbitzuetako bat da. Monografiek, aldizkariek eta ikus-entzunezko materialek osatutako dokumentu-funtsa du, eta gaur egun 6.300 erreferentzia inguru ditu.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren lanerako dokumentazio-iturri gisa funtsezko elementua izateaz gain, liburutegia sarrera libreko zerbitzua da, memoriarekin eta Giza Eskubideen eta bakearen kulturarekin lotutako gai eta jarduerekin interesa duen edonorentzat irekia.

Katalogoa Nafarroako Liburutegi Publikoen Katalogoan dago, liburutegi espezializatu gisa.

 

Arreta ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 14:30etara, jaiegunetan izan ezik.

Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da, baita liburutegiarekin harremanetan jartzea ere, Iruñetik edo ohiko ordutegitik kanpoko kontsultetarako.
 

Erabiltzeko arauak

-  Kontsultak egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da Nafarroako Liburutegi Publikoetako irakurle karneta edo herritar txartela izatea, betiere txartelak irakurle barraren kodea badu.
-  Mailegu-politika Nafarroako gainerako liburutegi publikoen berdina da.
-  Liburutegia bisitatzen duen erabiltzaileak eraikinera sartzeko segurtasun kontrola pasatu beharko du eta horretarako NANa aurkeztu beharko du.

 

Jarri gurekin harremanetan 

Arrieta kalea 12, 5. solairua
31002 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848426552
E-mail: inm.biblioteca@navarra.es