Eskolara bideak

 

Gure haur gehienentzat, eskolara joateak keinu txiki bat adierazten du, hala nola paseo labur bat ematea edo eskolako autobusera igotzea. Baina badira gatazka armatuen eszenatokiak, auzune oso arriskutsuak, mendiak, basamortuak, ibaiak edo ur izoztuak gurutzatu behar dituzten haurrak. Ikaragarrizko sakrifizioak egiten dituzte, baina beraientzat merezi du ahaleginak, jakin badakitelako hezkuntza dela bizitza hobe baterako irtenbide bakarra. Jarrera horrek erakusten du, beren erabakitasun eta kemenari esker, hezkuntzarako sarbidea izango dutela, nahiz eta oztopo oso errotuak saihestu behar izan, hala nola pobrezia, genero-desberdintasuna, gizarte-bazterketa, hiri-eremuetako segurtasunik eza, arrisku naturalak edo gatazka-egoerak.

2012an, Sipa Presseko hemezortzi kazetari grafikok munduan zehar bidaiatu eta irudi-bilduma hunkigarri bat osatu zuten. UNESCOk agentzia ospetsuari eskatu zion erakusketa.

Erakusketa hau, zehazki, 2019ko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Jardunaldietarako prestatu zen, eta hamar argazkilariren lana jasotzen du. 30 argazkiren bidez, Alaskan, Brasilen, Burkina Fason, Estatu Batuetan, Frantzian, Kenyan, Libian, Nigerian eta Thailandian kokatutako hamar istorio kontatzen dira.

3x2 metroko 10 panel dira, eta horman zintzilikatu edo lurrean jar daitezke, erakusketa-aretoaren ezaugarrietara egokituz. Erakusketa ikus-entzunezko ezberdinekin eta proposamen didaktikoekin osa daiteke.

Edozein ikastetxek ("Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak" programa) edo toki-erakundek (Bakearen eta Bizikidetza lantzen duten Toki Entitateak) egin dezake erakusketa erakusgai jartzeko eskaera.

 

Erakusketako katalogoa: PDF

Harremanetarako: bizikidetza@navarra.es