WILPF

 

"Bakegintza feministaren 100 urte – Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga" erakusketak erakunde bakezale zaharrenetako bat ezagutarazi nahi du, batez ere emakumeek osatua, eta oraindik ere oso aktibo jarraitzen duena. Ehun urte baino gehiago daramatzate bakea ehuntzen, eta gure planetako espazio guztietan bakea posible izan dadin saiatzen dira. Beraien lana gerra edo gatazka guneetan zentratzen da bereziki.
      
WILPFek  Nafarroako Gobernuaren aitortza jaso zuen 2018an Tuteran, Bakearen Nazioarteko Egunaren harira, urtero egiten duen ekitaldi instituzionalean.

Erakusketa 27 roll-upek osatzen dute eta erakusketa areto bakoitzaren ezaugarrietara egokitu daiteke. Erakusketa osatzeko hitzaldiak, solasaldiak, bisita gidatuak eta tailerrak egin daitezke.

Edozein ikastetxek ("Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak" programa) edo toki-erakundek (Bakearen eta Bizikidetza lantzen duten Toki Entitateak) egin dezake erakusketa erakusgai jartzeko eskaera.

 

Tripktikoa: PDF

Harremanetarako: bizikidetza@navarra.es