GIZA LIBURUTEGIAK

 

Giza Liburutegia espazio bat da; bertan herritarrek kontatzeko historia bat duten pertsonekin egiten dute bat eta haien testigantzak ezagutzen dituzte. 

Giza Liburutegiaren funtzionamendua oso erraza da. Bertaratzen diren erabiltzaileek aukera ezberdinen katalogo bat izango dute eskura; katalogo horrek liburuen ordez, pertsonak biltzen ditu. Modu honetan, aurrez aurre eseri ahalko dira aukeratutako pertsona-liburuarekin eta gutxi gorabehera ordu erdiz haren bizipenak entzun eta harekin hitz egin eta elkarrizketa bat izan ahalko du.

Jarduerak bi helburu nagusi ditu: topaketak bultzatzea eta bazterketa gutxitzea, ezberdintasunak balioan jarriz, eta solasaldiak, tolerantzia eta pertsonekiko errespetua indartuz eta beraz, aurrejuzguak eta estereotipoak zalantzan jarriz eta kohesio soziala estutzen lagunduz.